AlhóndigaBilbaok gaur, barikua, irailak 10, hartu dau miloeagarren bisitaria

Bizkaie! 2010-09-10 13:58

Gaur goizeko 08:50ean, Bilboko Carlos izan da, bere seme-alaba Jone eta Kepagaz batera, Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikorako Zentro barriaren instalazinoak bisitetan sartu dan miloegarren pertsonea.

Gaur goizeko 08:50ean, Bilboko Carlos izan da, bere seme-alaba Jone eta Kepagaz batera, Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikorako Zentro barriaren instalazinoak bisitetan sartu dan miloegarren pertsonea. Hirurak dira ugerlekuaren ohiko erabiltzaileak, Aste Nagusian Erdiko Plazan instalautako umeentzako eremuan izan dira eta luze barik Mediateka erabiltea espero dabe.

AlhóndigaBilbaok kopuruaren aldetik hain berezia dan bisita hau ospatu nahi izan dau, eta Zentroko kontseilari delegatu Marian Egañak eraikinaren jatorrizko adreilua emon deutse, bisitea eskertzeko.

Era berean, AlhóndigaBilbao inaugurau zanetik 4 hilebete inguru igaro diranean, dagoeneko 29.320 lagunek dabe hó txartela (AlhóndigaBilbaoren txartela).

Bestalde, 12.146 lagunek bisitau ditue AlhóndigaBilbao-ko lehen erakusketak: 'Lurra Proiektua', 'Sorterria. Beste leku bat hasten da hemen', '100 x 100 Komikia' eta 'Urtebete Anguleman'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu