Andres Calamaro musikariak Twitterren eukan kontua zarratu dau

Bizkaie! 2010-08-25 15:48

Pasa dan barikuan, abuztuak 20, bere blogean idatzitako post batean esan deutso agur sare sozial ezagunari eta berba gogorrak esan ditu haren kontra, 'atzeratuen koru bat' dala azpimarratuz.

Pasa dan barikuan bere blogean idatzitako post batean esan deutso agur sare sozial ezagunari eta berba gogorrak esan ditu haren kontra, 'atzeratuen koru bat' dala azpimarratuz.

Tresna horrek 'potrorik bako erreakzionarioz inguratuta bizi garala gogorarazteko' baino ez dauela balio esan dau musikari argentinarrak. Tartean, honelako berbak eskaini deutsoz sare sozialari: '140 karaktere horreek eperdiko zulotik sartu... Kokoteraino nago erresumina, umeentzako moduko kontzeptuak, aurrerakoikeria lerdoak eta desagertutako ideologiak aguantau behar izateaz eta egunean ordu erdi galtzeaz...'. Eta bere erabagiari buruzko zalantzarik ez geratzeko, honelaxe amaitu dau bere oharra: 'Fuck you'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu