Frankismoaren biktimei gorazarrea egingo jake Berrizen

Bizkaie! 2010-08-25 14:33

Berrizko Udalak, aurten be, irailaren 11n, frankismoaren biktimei gorazarre egingo deutse. Horretarako, irailean hainbat egunetara zabalduko dan ekitaldi-egitaraua preparau dau. Aurten, nobedadeetako bat, irailaren 3tik 11ra erakusgai izango dan argazki-erakusketea izango da.

Berrizko Udalak, aurten be, irailaren 11n, frankismoaren biktimei gorazarre egingo deutse. Horretarako, irailean hainbat egunetara zabalduko dan ekitaldi-egitaraua preparau dau. Aurten, nobedadeetako bat, irailaren 3tik 11ra erakusgai izango dan argazki-erakusketea izango da.


Erakusketea

'Hildakoak hilobietatik ataraz, duintasunak berreskuratuz' argazki-erakusketa irailaren 3tik 11ra egongo da Kultur Etxean.

Aranzadi Zientzia Alkartearen eskutik dator erakusketa hau eta 1936ko gerra hobien inguruan egindako ikerketa lana dauka oinarri. Erakusketearen aurkezpenerako Iñaki Egaña historialariak berbaldia emongo dau arratsaldeko 19:00etan.


Irailak 10


10:00 Film-dokumentala Kultur Etxean: 'Los caminos de la memoria' (Jose Luis Peñafuerte)

22:00 Dantza Berrizburu kiroldegian: 'Gernika, mihise gaineko dantza' (Aukeran konpainia)


Irailak 11


11:00 Frankismoko biktimei gorazarrea Kultur Etxean: 'Los caminos de la memoria' film-dokumentala.

13:00: Urtiaga plazan ekitaldia: lore eskaintzea, bertsolariak eta 'Gogoan doguz Berrizen' kantua.


Zergaitik irailak 11

Felipe Urtiaga alkate izan zana eta Jose Agirre guardia herritarra 1937. urtean fusilau zituen eguna da. Uda horretan abuztuaren 4an Gregorio Urkijo herriko forala fusilau eben. Agustin Milikua herritarra, kartzelatu eta gaixotu zan. Egoera penagarrian egoan arren ez eben askatu eta 1938ko zemendiaren 28an hil zan. Fermin Aranguren Berriztarra Asturiasen atxilotu eben eta 1939ko abuztuaren 10ean fusilau.

Felipe Urtiaga Españako II Errepublikako aginte demokratikoan Berrizko herriak hauteskunde demokratikoetan aukeratutako alkatea izan zan. Alkate zala, 1931tik 1936ra, herriak hobekuntza handiak izan zituan: frontoia egin zan, Olakueta plaza barriztau, Berrizko auzoetan eskolak eregi ziran edo ur-biltegiak egin eta etxeetara ura eroan, besteak beste.

Felipe Urtiagak, 1936ko garagarrilaren 18ko militarren kolpea izan zanean, orduko gobernu demokratikoa defendidu eben. Alkatea zanez, herriko Defentsa Komite buru izan zan 1936ko zemendiaren 29an udal batzarrak berrantolatu arte. Gregorio Urkijo eta Jose Agirre Defentsa komite horretarako lan egiten eben; janari horniketan, herriko segurtasuna bermatzen, ebakuatuak antolatzen, eskumakoak kontroletan etab. Frankisten tropak 1937ko apirileko 25ean sartu ziran. Hurrengo, frankismoaren errepresinoa izan zan nagusi. Felipe Urtiaga Berrizko alkatea, eta Jose Agirre 1937ko irailaren 11n hil zituen, fusilatuta, Derioko kanposantuan. Gregorio Urkijo ere Derion fusilau eben.

Felipe Urtiaga eta Jose Agirre hil ebeneko egunean egiten jake gorazarre frankismoaren biktimei, biktima guztiei: fusilatutakoei, bestela hildakoei, igeslariei, kartzelan amaitu ebenei... Berriz 1936 Gogoratzen alkartea oraindino be ikertzen dabil, izen-bilketea egiten dabil.


Egun honen aurrekariak

2005ean, Felipe Urtiaga izeneko plazan, haren omenezko oroigarria inaugurau eban Berrizko Udalak, Gerediaga Alkartearen ekimenari erantzunez.

2007an, Felipe Urtiaga eta Jose Agirre fusilau zituela 70 urte bete ziranean, Berriz 1936 Gogoratzen alkartea gehitu zan omenaldi-ekitaldietara, eta alkartea jenteaurrean ezagutzera emoteko balio izan eban.

2008. urtean, Berrizko Udala, Berriz 1936 Gogoratzen eta Gerediaga Alkarteak alkarregaz egun osoko omenaldia egin eben eta udalbatzak erabita, udalerrian jai-eguna izan zan. Udaletxe aurrean, 'Oroimenaren Bidea' inaugurau zan.

Azken urteetan, Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen alkarteak alkarregaz antolatzen dabe gorazarrea eskaintzeko ekitaldi-egitaraua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu