Lady Gaga, Twiterreko erregina

Bizkaie! 2010-08-24 14:38

Orain dala hilebete batzuk, Britney Spears abeslaria Twitterreko erregina bihurtu zan; orain, barriz, Lady Gaga kantari polemikoak lehen postua kendu deutso eta bera da aitatutako sare sozialean jarraitzaile gehien dituan pertsonea.

Lady Gaga oso pozik dago Twitterreko ospetsuena dala jakin dauenean eta bere zaleei eskerrak emon deutse Youtube bideoen atarira igo dauen bideo bitxi eta ikusgarri bategaz. 'Kaixo mundua, Lady Gaga naz. Eskerrak emon gura deutsuedaz nire munstro eder eta txiki guztioi, Twitterreko erregina izaten laguntzeagaitik. Gogoratu maite zaituedala. Eta zuek be maite zeuen buruak. Maite zaitut Twitter. Zuen esperoan egongo naz 'Monster Ball' biran', dino abeslariak bideo horretan.

Danetara, 5.734.532 jarraitzaile ditu Twitterren. Ganera, garagarrilean Interneteko pertsonaje ospetsuena izentau eben, Facebooken eta Youtuben be milaka jarraitzaile ditualako: 16.407.318 zale ditu Facebooken eta Youtuben 400.000 pertsonez osotutako talde batek jarraitzen ditu bere bideoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu