Miren Amuriza bikain
2010-05-31 10:59 BertsolaritzeaDurangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean, pasa dan zapatuan, 200 lagun inguru batu ziran Berrizko frontoian eta Miren Amurizak jantzi eban txapela Kristina Mardarasen eskutik.
Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean, pasa dan zapatuan, 200 lagun inguru batu ziran Berrizko frontoian eta Miren Amurizak jantzi eban txapela Kristina Mardarasen eskutik. Plazatan bertsotan egin dauen lehenengo emakume bertsolaria dogu Mardaras eta eskualdeko bertsogintzearen eragileetako bat. Berak be bertso parea bota dau.
Buruz burukoan, hona hemen puntuazinoa:
1.- Miren Amuriza 415
2.- Gorka Lazkano 410
Miren Amuriza txapeldunak zuzenean lortu dau Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste danek ganerako eskualdeetako puntuazinoaren zain egon beharko dabe. Hurrengo honeek dira Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko puntu baliogarriak:
2.- Gorka Lazkano 262
3.- Eneko Abasolo 'Abarkas' 252
4.- Beñat Ugartetxea 237,5
5.- Eñaut Uruburu 233,5
6.- Julen Sololuze 219,5
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!