Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dabe Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Bizkaie! 2010-02-03 14:04   Musikea

Musika-ikerkuntzea sustatu eta musika-sorkuntza arloan jarduera nabarmenak omendu gura dituan sari honek bederatzigarren edizinoa beteko dau aurten.

Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dabe Donostiako Orfeoia-Euskal Herriko Unibersidadea Saria. Musika-ikerkuntzea sustatu eta musika-sorkuntza arloan jarduera nabarmenak omendu gura dituan sari honek bederatzigarren edizinoa beteko dau aurten.

Saria Donostiako Orfeioak eta EHUk sinaturiko akordioaren ondorioz sortu zan eta Jarraipen Batzordeko kideek osotzen dabe epaimahaia. Epaimahaikideek Jose Antonio Echeniqueren ahalegin guztiak omendu gura izan ditue, hiru hamarkadatan Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari gisa. Bitartean, Itziar Larrinaga musikologoaren 'Francisco Escudero. Vida y creación musical' izeneko lana be aintzatetsi dabe.

Sariaren banaketea zezeilaren 19an izango da, arratsaldeko 19:00retan, EHUko Gipuzkoako campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean. Jose Maria Echarri Donostiako Orfeoiko presidentea eta Cristina Ugarte EHUko Gipuzkoako campuseko erretoreordea izango dira ekitaldiaren buru. Sari banaketearen ostean Donostiako Orfeoiak ohiko errepertorioa abestuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu