Santo Tomas azokeak miloe bat euro inguru fakturau eban Bilbon

Bizkaie! 2009-12-30 10:53

Danetara, 2009an BBK-k bi miloe eurotik gora bideratu ditu 203 azoka antolatzeko, guztiak Bizkaiko nekazaritza-produktuakazn. Zehatz esateko, BBK 136 nekazaritza-azokatan, abelgorrien 15 feriatan, 19 azoka monografikotan, mikologiako 29tan eta itsasoari eskainitako beste lautan izan da.

Bilboko Santo Tomas izan da barriro 2009 osoan zehar BBK-k parte hartu dauen 203 azoken artean jarduera nagusia. Aurtengo azokako fakturazinoa miloe bat euro ingurukoa izan da aurreikuspenen arabera, eta Bizkaiko baserrietako produktuen erakusleiho nagusia izan zan barriro joan dan abenduaren 21ean, BBK-ko iturriek adierazo dabenez.

Bilbon Gabonen atarian egiten dan ohiko azoka honegaz batera, BBK-k Gernikako Urriko Azken Astelehenari emoten deutson babesak be bere horretan dirau, 2005etik merkatuaren laguntzailea baita finantza-erakunde bizkaitarra.

Danetara, 2009an BBK-k bi miloe eurotik gora bideratu ditu 203 azoka antolatzeko, guztiak Bizkaiko nekazaritza-produktuakazn. Zehatz esateko, BBK 136 nekazaritza-azokatan, abelgorrien 15 feriatan, 19 azoka monografikotan, mikologiako 29tan eta itsasoari eskainitako beste lautan izan da.

Ohikoa danez, BBK-k bere gain hartzen dau dozena bat azoka antolatzeko ardurea, besteak beste, Santo Tomasekoa, eta beste merkatuei laguntza aktiboa eskaintzen deutse. Laguntza horren bitartez, azoka horreek stand bereziak izaten ditue, holako ekitaldietarako berenberegi preparautakoak, eta laguntza publizitarioa jasoten dabe. BBK-k sarien ardurea be izaten dau.

Bizkaiko Barne Produktu Gordinaren % 0,59 produziduten dau lehen sektoreak, eta BBKren Gizarte Ekintzak dauen ohiko aurrekontuaren % 3 jasoten dau laguntza-atal horrek. Produktuen komertzializazinoak jasoten dauen babes zuzenaz gan, nekazaritza-arloko enpresak sortzeko eta alor honetan gazteen laneratzea sustatzeko ahalegina egiten dau Aurrezki Kutxak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean.

Lan-ekintza ildo honetan, BBK-k sei enpresa barri sortzen lagundu dau aurten, BBK Gazte Lanbidean Fundazinoaren bitartez. Enpresa guztiok gazteek sortu ditue, eta danak lehen sektorekoak dira. Besteak beste, landareen haztegia zabaldu da Lemoizen; Mundakan eta Lemoizen produktu ekologikoen bi ustiapen barri sortu dira; eta nekazaritzako beste ustiapen bat Zamudion.

Horrezaz gan, lau langile dituan arrantza-ontzia itsasoratu da Bermeon eta lorategien garbiketarako beste enpresa bat zabaldu da Bakion. Enpresa barri horreetan bederatzi lanpostu sortu ditue guztira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu