Euskera Sailak eta Nontzeberri atariak euskerazko blogen Biblogari Lehiaketearen sariak banatu ditue

Bizkaie! 2009-12-28 10:27

Sarituak honakoak izan dira:

• Blog pertsonal onena: 'Hamahiru' Mikel Iturbe Urretxa-rena.
• Blog kolektibo onena: 'Aldiri' Ula Iruretagoiena Busturia-rena.
• Blog tematiko onena: 'Euskaltzale 2.0' Adrian H. Llorente Aginagalde-rena (literarioa).
• Blog originalena: 'Kap-nere' Nere Soriano Sainz-rena.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak 'Bilblogari' euskerazko blogen lehiaketearen sariak banatu ditue. Ekimen honen helburua da euskerearen erabilerea Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea.

Kontuak kontu, Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko 20 gazte euskaldunek euren bitakora zibernetikoak euskeraz sortu eta Bilblogariren lehen edizino honetara aurkeztu ditue.


Sarituak honakoak izan dira:

• Blog pertsonal onena: 'Hamahiru' Mikel Iturbe Urretxa-rena.
• Blog kolektibo onena: 'Aldiri' Ula Iruretagoiena Busturia-rena.
• Blog tematiko onena: 'Euskaltzale 2.0' Adrian H. Llorente Aginagalde-rena (literarioa).
• Blog originalena: 'Kap-nere' Nere Soriano Sainz-rena.

Kategoria bakotxean Interneteko bitakora landuena saritu da. Horretarako bloga sortu eta elikatzerakoan parte-hartzaileen irudimena eta trebetasuna kontuan hartu ditue epaimahaikideek, Julen Gabiria idazle eta blogeroak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak. Bloga saritzerakoan honako erispideak balorau dira: euskerearen maila, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna. Baldintza bakarra izan da astean behin gitxienez post bat idaztea 100 berbetakoa edo hortik gorakoa.

Gaur egun Sarean euskeraz egindako 5.000 blog inguru topau daitekez. Horreetatik 3.000 eguneratzen dira maiztasunez. Errealidade hau kontuan izanda, Euskera Sailak eta Nontzeberrik euskerearen erabilerea komunikazino tresna barritzaile honetan sustatzeko ahaleginak egin nahi ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu