Javier Galparsorok eta Aldauri Fundazinoak jaso dabe Bilbo Iparra-Hegoa II. Saria

Bizkaie! 2009-10-23 12:25

Javier Galparsoro Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeko presidentea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako urigunea berreskuratzeko lanean dagozan taldeak batzen dituan Aldauri Fundazinoa saritu ditu Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Sailak.

Javier Galparsoro Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeko presidentea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako urigunea berreskuratzeko lanean dagozan taldeak batzen dituan Aldauri Fundazinoa saritu ditu Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Sailak Bilbo Iparra-Hegoa II. Sariagaz. Sariaren epaimahaiak edizino honetan aurkeztutako bost hautagairen artean 'aukeraketea egiteko zailtasunak' nabarmendu dau, guztiak 'kalidade handikoak' izan baitira.

Azkenean, zailtasunak zailtasun, epaimahaiak erabagi dau saria emotea Bilboko Eleizbarrutiko Caritas eta Bakeaz alkarteek bermatutako hautagaiei, hau da, persona fisiko bati (Javier Galparsoro) eta persona juridiko bati (Aldauri Fundazinoa).

Bilbo Iparra-Hegoa Lehen Saria, Ekuadorren misiolari dagoan eta 'Los Rios' aldizkariaren zuzendaria dan Josetxu Caniberi emon jakon, bizi-baldintzak hobetzeko eta misiolari-lanetan Iparra-Hegoa hesia murrizteko egindako lanagaitik. Aurten, saria, beste ikuspegi bategaz baina helburu beragaz, hemendik lan egiten daben persona eta erakundeentzat izan da.

Sariaren epaimahaiaren arabera, Javier Galparsorok (Valladolid, 1956) pertsonifiketan dau errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideak defendiduteko eta dibersidadetik gizarteratzearen eta alkarbizitzearen alde persona askok egindako lana.

Bestalde, Aldauri Fundazinoa 20001ean sortu zan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako urigunean ekonomia sozialaren, alkartasunaren eta herritarren parte-hartzeagaz lan eta gizarteratzeko esperientziaren eta lanaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu