Gernikako Urriko Azken Astelehenak 298 postu izango ditu aurten

Bizkaie! 2009-10-23 10:49

Danetara, 298 postu izango dira Gernika-Lumon datorren urriaren 26ko Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako jokereari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupauko dituenak, 42 tokigaz. Era berean, gaztaia izango da presentzia handiena izango dauen produktua, guztira 61 produktore izango baitira.

Danetara, 298 postu izango dira Gernika-Lumon datorren urriaren 26an ospatuko dan Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako jokereari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupauko dituenak, 42 tokigaz. Era berean, gaztaia izango da presentzia handiena izango dauen produktua, guztira 61 produktore izango baitira.

Bestetik, barazkiak (41) eta ogia eta euskal pastela (30) saltzen daben postuen ordezkaritzea be nabarmena izango da. Makineriari eta kontserbei jagokenez, 16 postu izango dira sail bietan. Frutak 14 postutan izango dira, loreak eta landareak hamar postutan, bederatzi erroskilena, sei eztiena, zortzi sagardaoena, bat arrautzena eta 14 kaleko salmentarena.

Salmenta postu gehienak Juan Kalzada kalean ezarriko dira, danetara 89, hain zuzen be. Beste guztiak, Artekalen (64), Industria kalean (46), Pasealekuan (42), Ocho de Enero kalean (26), Adolfo Uriosten (12) eta San Juan kalean (11) ezarriko dira.

Bestalde, aurten be Adolfo Urioste eta Juan Kalzada kaleetako bidegurutzean Turismo Bulegoaren postua ezarriko da. Bertan batu ahal izango dira bisitarien mobikortasuna errazteko eta parte-hartzaileen izenak eta kokalekua jakin ahal izateko planoa eta informazinoa.

Urtero moduan, barazki, fruta, dekorazino-landare, txakolin, ezti eta gaztai sailetako lehiaketak izango dira. Sail bakotxeko sariak adosten dituen epaileei jagokenez, aurten be Euskadiko lehen sektoreko teknikariak izango dira lan horreetan.

Bada, gaztaia probau eta onena izendatzeko zereginerako, izen eta ospe handiko sukaldariak hurreratuko dira Gernikara: Zortziko jatetxeko Daniel Garcia, Haizian jatetxeko Jose Miguel Olazabalaga, Jaureguibarria jatetxeko Beñat Hormaetxea, Boroa jatetxeko Javier Garcia, Gaminiz jatetxeko Aitor Elizegi, Faisan jatetxeko Iñaki Gabiola, Zarate jatetxeko Sergio Ortiz de Zarate eta, azkenik, Zallo jatetxeko Iñigo Ordorika.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu