Bidaiak preparetan eta argazki zein bideoak montetan erakutsiko dabe 'Bidaiariaren txokoan'
2009-09-21 12:58Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako 'Bidaiariaren txokoa' ekimena bidaiak preparau eta ikusentzunezko montajeak egiteari buruzko bi tailerrez osotuta dago, eta horreetan parte hartu gura dabenek izena 4. Barrutiko (Begoña) Udaltegian edo www.bilbao.net webgunean emon beharko dabe, irailaren 21etik urriaren 13ra bitartean.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Od/cache/s1462826427bidaiatxoko09_content.jpg)
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Bidaiariaren txokoa' programako tailerrak abiarazo ditu, bidaien bitartez uriko bizilagunen artean kultura barriak ezagutzeko interesa biztuteko amesagaz. Ekimena bidaiak preparau eta ikusentzunezko montajeak egiteari buruzko bi tailerrez osotuta dago, eta horreetan parte hartu gura dabenek izena 4. Barrutiko (Begoña) Udaltegian edo www.bilbao.net webgunean emon beharko dabe, irailaren 21etik urriaren 13ra bitartean.
Lehenengo tailerrean bidaia planifiketan irakatsiko da. Interneteko sarean txartelik merkeenak aukeratu eta enbajadetan edo bidaia-foroetan helmuga bakotxaren ganeko informazino zelan topau zein segurtasunari jagokozan gomendioak, kasurako, jakinarazoko dira. Tailerra martitzenetan eta eguenetan egingo da, urriaren 20tik 29ra gaztelaniaz eta zemendiaren 3tik 12ra euskaraz, Udaltegian bertan, 19:30etik 21:30era bitartean. Irakaslea Mikel Arredondo izango da. Bidaiari aditu honek ikupuntu dinamikoa, partehartzailea eta batez be praktikoa emongo deutso tailerrari. Matrikularen prezioa hamar eurokoa izango da.
Bigarren tailerrean, Movie Maker programa informatikoagaz ikusentzunezko montajeak egiten irakatsiko dabe. Eskolek ordu biko iraupena izango dabe eta ikasleei dokumentuak erraz egiten irakatsiko jake (irudiak, testua eta musika buztartuta), beti be bidaietatik ekarritako materialak abiapuntutzat hartuta (argazkiak, bideoak…). Partehartzaileek ordenagailu bana izango dabe eta argazkiak pendrivean, CDan edo DVDan eroan ahal izango ditue. Tailerra Itziar Olabarrik emongo du urriaren 15ean gaztelaniaz (19:30-21:30) eta hilaren 17an euskaraz (11:30-13:30). Prezioa 5 eurokoa izango da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen hau 4. Barrutiko (Begoña) Bidaiariaren Txokoa programaren barruan egingo da. Beste kultura, ohitura eta gizatalde batzuk bidaiari-esperientzia luzea dabenen ikuspegitik ikastea da programearen helburu nagusia.
Otxarkoagan, musika-ikastaroak
Gitarra elektrikoa, baxua, bateria, irratia, bideo-edizioa, kamera eta txalaparta dira Otxarkoagako Auzo Etxeak datozen hilabeteotarako antolatu dituen ikastaroetako ikasgai nagusiak. Parte hartzeko, irailaren 21etik urriaren 6ra bitartean emon beharko da izena Auzo Etxean bertan eta matrikulearen prezioa ikastaroaren araberakoa izango da, 10 eta 105 euro bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!