'Motor Jaia Urdaibikers' konzentrazinoan 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon astegoienean

Bizkaie! 2009-07-23 11:04

Garagarrilaren 24tik 26ra bitartean 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon. Euskal Herriko zein Katalunia, Galizia edo Estaduko beste leku batzuetatik kirolerako, turismorako zein personalizautako motorrak ekarriko ditue penintsulearen iparraldean egiten dan kontzentrazino garrantzitsuenetakoa dan honetara.

Garagarrilaren 24tik 26ra bitartean 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon. Euskal Herriko zein Katalunia, Galizia edo Estaduko beste leku batzuetatik kirolerako, turismorako zein personalizautako motorrak ekarriko ditue penintsulearen iparraldean egiten dan kontzentrazino garrantzitsuenetakoa dan honetara.

Motorzaleak 'Motor Jaia Urdaibikers' kontzentrazinoaren laugarren edizinoan batuko dira, aurten San Cristobal plazan eta Merkatuko plazan egingo dana. Aurten, barriz, Maloste kiroldegia be egokitu da astegoienean zehar jai honetaz gozau nahi dabenen erabilerarako.

Ekimena Urdaibikers motorzale alkarteak antolatu dau, Gernika-Lumoko Udalaren laguntzinoagaz, eta hiru egunetan zehar egingo diran ekimenakaz batera Valentzia, Madril eta Portugaletik ekarritako erropa teknikoa erosteko saltokiak jarriko dira.

Beste alde batetik, 'Motor Jaia Urdaibikers' egiten dan bitartean, ibilbide turistikoak, motorrakaz egindako ikuskizunak eta jokoak, eta musika ekitaldiak be egongo dira.


Egitaraua

- Garagarrilak 24, barikua (San Krsitobal plazan):
16:00etan, Elantxobera ibilbidea.
19:00etan, Bikers jokoak sariakaz.
20:00etan, afaria.
21:30ean, zinea.


- Garagarrilak 25, zapatua (Merkatu plazan):
14:00etan, bazkaria.
16:00etan, Lekeitiora ibilbidea.
19:30ean, Stunt-man Show (Akrobaziak motor gainean).
21:00etan, afaria.
22:30ean, desfilea antxortxakaz.
22:50ean, hildako motorzaleen omenezko jakinarazpena.
23:00etan, Stunt-man Show (Gauekoa).


- Garagarrilak 26, domekea (Merkatu plazan):
10:00etan, gosaria.
11:00etan, Bermeora ibilaldia.
14:00etan, Stunt-man Show.
14:30ean, Urdaibikers zozketak.
15:00etan, bazkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu