XVII. Euskal Encounter, informatika zaleen topagunea, garagarrilaren 23tik 26ra

Bizkaie! 2009-07-22 14:23

Barakaldoko BECen 5.000 lagun eta 4.000 ordenagailu batuko dira jarduera teknologiko erraldoian eta segunduko 12.000 MBeko Internet konekzinoa egongo da, era honetako jardueretan inoiz eskainitako abiadurarik handiena.

Barakaldoko BECen 5.000 lagun eta 4.000 ordenagailu batuko dira jarduera teknologiko erraldoian eta segunduko 12.000 MBeko Internet konekzinoa egongo da, era honetako jardueretan inoiz eskainitako abiadurarik handiena.

Aurten, 'One for all, all for one' lemapean, merkatuko konsola guztiak batzea da asmoa marka edo etxeen arteko ezelako konpetentzia barik.

XVII. Euskal Encounter eguenean, garagarrilaren 23an, hasiko da arratsaldeko 17:00etan eta hurreratzen diranek makinatxu bat jarduera izango ditue, lehiaketak, tailer didaktikoak, berbaldiak, ikastaroak... Era berean, 'Galaxian' bideojokoaren partida erraldoia be iragarri dabe eta zaleen zoramenerako, 'Air Guitar', Euskal Encounter irratia, futbol 3 txapelketea edota Poker Texas Holdem karta jokoa be ez dira faltako.

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, esperientziak alkarbanatu eta egun gitxi batzutan informatikeagaz lotuta dagoan edozein ekintzatan buru-belarri sartzeko asmoz.

Laurogeigarren hamarkadearen azkenaldera hasi zan mobimentu hau Europako iparraldean, hau da, Norbegia, Danimarka eta Alemania lako herrietan. 2009an, estaduko partyrik zaharrena bere hamazazpigarren edizinora helduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu