Eusko Ikaskuntzaren XVII. Biltzarrean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bagilaren 30era arte luzatu dabe

Bizkaie! 2009-05-22 11:10

Eusko Ikaskuntzak zemendiaren 18tik 20ra bitartean egingo dau bere XVII. Biltzarra, 'Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza' izenburupean. Aurreko biltzarrak Bilbon eta Donostian egin ziranez, aurtengoa Gasteizen egingo da, Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian.

Eusko Ikaskuntzak bagilaren 30era arte luzatu dau bere XVII. Biltzarrean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Data horretara arte aurkeztu ahal izango dira posterrak, erakusketak, liburu aurkezpenak, dokumentalak, fikzinoa eta instalazino artistikoen proposamenak.

Komunikazinoen laburpenak aurkezteko epeak, barriz, ez dau aldaketarik izan eta datorren maiatzaren 30era bitartean dago zabalik, Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Eusko Ikaskuntzak zemendiaren 18tik 20ra bitartean egingo dau bere XVII. Biltzarra, 'Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza' izenburupean. Aurreko biltzarrak Bilbon eta Donostian egin ziranez, aurtengoa Gasteizen egingo da, Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian.

Biltzarrean landuko diren gaien artean honako honeek dagoz: barrikuntzea, gizarte solidarioa, justizia, genero sistemea, globalizazinoa, guztionari balio handiagoa emotea, bizi kalidadea, gizarte memoria eta gizarte tentsinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu