Amarica proiektuak sustaturiko 'Agian' diziplina anitzeko egitasmoa aurkeztu dabe Gasteizen
2009-05-21 12:37Egitasmoak, hemendik eta udabarria amaitu bitartean, Mikel Valverderen ilustrazinoak, Arkaitz Basterraren irudiak, Kirmen Uriberen olerkiak eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikea buztartuko ditu.
Amarica proiektuak sustaturiko 'Agian' diziplina anitzeko egitasmoa aurkeztu dabe Gasteizen. Euskeraz izango da eta Mikel Valverderen ilustrazinoak, Arkaitz Basterraren irudiak, Kirmen Uriberen olerkiak eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikea buztartuko ditu.
Lorena Lopez de la Calle Arabako Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputadua, Amarica Batzarreko Anabel Quincoces eta Mikel Valverde marrazkilaria egon dira aurkezpenean.
'Agian' egitasmoan, Amarica proiektuak udabarri amaierarako egungo ikuspegiko euskal artistarik onenetako batzuen eduki kulturalen bildumea preparau dau. Artista horreetako batzuk Araban bizi dira edo Arabagaz oso lotura estua daukie.
Proiektuaren lehenengo proposamena lehenengo ekimenaren izen bereko, hau da, 'Agian' izeneko erakusketea da. Bertan, paperean egindako jatorrizko 40 irudi batzen dira, 'Zaharregia, txikiegia agian' disko-liburua irudiz horniduteko egin ziranak. Tintak, arkatz eta akuarelak dira, naturea, uri eta giza-paisajeen ingurukoak.
Valverdek berak azaldu dauenez, 'akuarela teknikan pintzelkada eta marra bakotxa lengoaia grafikoaren berezko artikulazinoa da eta gitxieneko adierazpen horreetako bakotxak garrantzia dauka osotzen dauen irudian'.
Erakusketea Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian egongo da ikusgai bagilaren 20ra arte, astelehenetik barikura, 8:15etik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara.
Valverderen erakusketea 'Amarica' proiektuak Agiritegian antolatzen dauen lehenengo ekimena da. Lorena Lopez de Lacallek adierazo dauenez, 'oso barri ona da Amarica proiektuak Agiritegia zirkuitu kulturalean jartea. Parte hartzeko lan-prozesu barri eta horizontalari esker, guneak eskuratzen gagoz, eta hori ona da'.
Bigarren jarduerea bagileko lehenengo astean egingo da. Bagilaren 4an, Agiritegian baita, 19:00etatik aurrera, Arkaitz Basterraren 'Agian/Maybe' dokumentala emongo da. Hirugarren emonaldia, zikloa osotuko dauena, bagilaren 5ean egingo da, 20:00etan, Amarica aretoan, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek eskainiko daben ikuskizunagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!