Auzolana oinarri grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-05-19 10:44

Kontrainformazino proiektu desbardinetako kide eta bloggerrek grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dabe, maiatzaren 21eko greba orokorra indartzeko eta parte hartzea oinarri izanik Euskal Herriko bazterretako bideo, irudi eta kronikak batu eta zabaldu asmoz.

Kontrainformazino proiektu desbardinetako kide eta bloggerrek grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dabe, maiatzaren 21eko greba orokorra indartzeko eta parte hartzea oinarri izanik Euskal Herriko bazterretako bideo, irudi eta kronikak batu eta zabaldu asmoz. Tresna desbardinak erabiliko ditue horretarako, twiter, flickr, youtube, eskuko telefonoen bidez jasotako irudiak zuzenean webgunean emitiduteko tresna... baita egunerako berenberegi sortutako herri telebista bat be, egunaren amaieran albistegi bat eskainiko dauena. Hau dana, euren berbetan, XXI. mendeko greba orokor bati erantzuteko asmoz.

'Danok dakigu 21ean Euskal Herriko 4 lurraldetan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan greba orokorra egiteko deia luzatu dabela hainbat sindikatuk eta jente eta eragile sozial askoren atxikimendua jaso dabela deialdiagaz bat eginez.

Grebaorokorra.info ekimen herrikoi eta parte hartzailea da. Ekimen honen atzean ez dago ez alderdirik ez sindikaturik, hainbat blogger eta kontrainformazino proiektuetan gabiltzan personen ekimena da. Beraz, parte hartzea oinarri izango dauen ekimena da hau eta holan izanik bertan parte hartzeko konbita luzatu nahi deutsegu herritar guztiei.

Greba orrokorraren egunean askotariko informazinoak jasoko doguz: uriburuetako manifestazinoetako eskuko telenoakaz grabautako bideo irudiak emitiduko doguz zuzenean, eskualde desbardinetako irudiak jaso, greba orokorrari buruz publiketan diran twitter bidezko mezuak batu, ganerako hedabideetan argitaratutakoak jaso... Horreek dira egun horretarako preparau doguzan gauzetako batzuk, baina esan bezela, tresna honen benetako protagonistak GOerreportariak gara, zu zara, zure herrian greba egingo dozun hori. Horregaitik beste behin deia luzatzen deutsegu herritarrei ekimen honetan parte hartzeko eta gure posta zerrendan izena emoteko eta denok alkarregaz hartu-emonetan jarri eta lan egiteko'.

www.grebaorokorra.info

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu