Hamar egunetik hiru aproposak dira Mundakan surfa egiteko

Bizkaie! 2009-05-19 11:25

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Mundakako Udalarentzat egin dauen bertako olatuaren ganeko txosten teknikoaren arabera, Mundakan surf egiteko urteko egunen artean % 29 'egun aproposak' dira, 'olatu on-onakaz', eta saio bakotxeko surf egiteko bataz besteko denporea hiru ordukoa da.

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Mundakako Udalarentzat egin dauen bertako olatuaren ganeko txosten teknikoaren arabera, Mundakan surf egiteko urteko egunen artean % 29 'egun aproposak' dira, 'olatu on-onakaz', eta saio bakotxeko surf egiteko bataz besteko denporea hiru ordukoa da.

Mundakako Udaletik adierazo dabenez, 'Kostasystem' dalako sistema barritzailea erabili da ikerketan, eta ozeanografia arloan eta Mundakako itsasbazterreko gestinoan Mundakako Udalaren eta Azti-Tecnaliaren arteko lankidetza hitzarmenaren bidezko lehenengo proiektua izan da.

Itsasaldeko monitorizazino-estazinoari esker, Urdaibaiko itsasdarraren informazino erreala lortzen da eta 'Kostasystem' tresnak olatuaren kalidadea denpora errealean aztertzeko ahalmena erakutsi dau. Zentro teknologikoak hainbat aldagai ikertu ditu: norabidea, olatuen altuerea eta maiztasuna, haizearen norabidea eta indarra eta Mundakako barran mareek daben mailea.

Horretarako, 17 urteko datu historikoak erabili dira, 1991etik 2008ra artekoak. Emoitzen eta eguraldiaren aldagaien eta aldagai ozeoanografikoen sailkapenaren arabera, urtean, Mundakako barran hiru egunetik bat egokia da surfa egiteko. Egun horreetan, olatuak kalidade-indize altukoak dira (lautik, 2,8), eta saio bakotxeko surfa egiteko bataz bestekoa 3,1 ordukoa da, marea behean dagoanean batez be.

Ikerketeak dino neguko hilebeteetan % 50 igoten dala surfa egiteko aukerea Mundakan, eta urtarrilean dauka olatuak egoerarik onena surf-zaleentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu