Homofobiaren kontrako Egunaren harian

Bizkaie! 2009-05-15 16:51
EHGAMek bultzaturiko Gay Oroitarriaren inaugurazinoa bihar, hilak 16, izango da Durangon

Oroitarria frankismoaren beste biktimen omenez jarri nahi izan da, baita euskal gay mobimentuaren sorrerearen 33. urteurrena gogoratzeko.

Durangoko Udalaren, aurreko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzaz egin ahal izan da orain hiru urte hasi zan proiektua. Bihar, maiatzaren 16an, inaugurauko da Durangoko Landakogunean, Azokea egiten dan eraikinaren ezkerraldean. Oroitarria frankismoaren beste biktimen omenez jarri nahi izan da, baita euskal gay mobimentuaren sorrerearen 33. urteurrena gogoratzeko.

Ekitaldian, besteak beste, Marijo Balierrek (Durangoko alkateordea) eta Gema Zabaletak (Gizarte Arazoetarako Sailburua) hartuko dabe parte. Inaugurazino-ekitaldia eguerdiko 12:30 izango da, baina lehenago eta geroago hainbat ekitaldi dagoz antolatuta.

Eskulturea Koldobika Jauregik egin dau eta bertsoa, barriz, Jon Maiarena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu