Bizkaiko Aldundiak 'Orientabidea' webgunea sortu dau, gazteei prestakuntza biderik egokienari buruzko aholkuak emoteko

Bizkaie! 2009-04-27 10:28

BFAko Lan eta Trebakuntza SailaK Orientabidea webgunea diseinau dau prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen asmoakaz hobeto egokitzen diran prestakuntza bideak aukeratzeari jagokonez.

Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza SailaK www.bizkaia.net/orientabidea webgunea diseinau dau prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen asmoakaz hobeto egokitzen diran prestakuntza bideak aukeratzeari jagokonez.

Euren eskura egon daiten, prestakuntza arautua daben Bizkaiko 230 zentrotik gorako informazinora sar daiteke, baita Bizkaian campusa daben unibersidadeetara be. Laneko 370 urtenbide baino gehiago dago bertan jasota, baita egun Boloniako planak jasoten dituan zentroetako graduak be. Erdi mailako titulazinoak, lanbide heziketako zentroak, lanbideak, unibersidadeko karrerak, telefono interesgarriak, aukeratutako espezialidadea emoten daben prestakuntza zentroen helbideak webgune horretan jasota dagoz.

'Orientabidea sortu da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lan eta Prestakuntza Sailak atzemon dabelako prestakuntza espezialidadea aukeratu behar daben 16 urteko gazteek jarraitu beharreko bidea ez dabela ezagutzen. Heziketa eskaintzak ganezka egiten deutse eta nahastauta ibilten dira. Eta ez dira eurak nahastauta dabilzan bakarrak, euren guraso eta hezitzaileak be bardin antzean dabilz. Azalpen ilunak emoten ditue egun dagoan heziketa eskaintzaren aurrean', adierazo dau webgunearen aurkezpenean Lan eta Trebakuntza diputadu Eusebio Larrazabalek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu