XI. Manga eta Anime jardunaldiak Barakaldon

Bizkaie! 2009-04-14 15:37

Apirilaren 14tik 18ra, Asiako filmak, japoniako animazino serieak eta ekialde urruneko komikiak bizkaiko uria hartuko dabe Motsukora Alkarteak antolatuta. Ekitaldiak Barakaldoko Clara Campoamor Kutur Etxean izango dira.

Jardunaldion helburua 'Japoniako kulturea Euskal Herrian ezagutarazotea da, komuniketako, entretenimendurako eta adierazpen artistikorako modu desbardina erakutsiz', antolatzaileek azaldu dabenez.

Kontuak kontu, ekialdeko zinema proiekzinoak izango dira jardunaldietako aukerarik erakargarriena. Aurten lehenengo aldiz, jatorrizko bertsinoan euskeraz azpititulautako bi anime serie eskainiko ditue, gaiotan zaletutako jenteak egindako lanari esker. 'Cosplay' lehiaketek (manga pertsonaia mozorrotzea, hain zuzen be), karaokeek, musika bideo-jokotako lehiaketek, 'Rock Band' ezagunek edota rol jokoek osotzen dabe Jardunaldietako programazinoa.

Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxea izango da manga eta anime zaleen topaleku. Sarrerea dobakoa da eta jardunaldi nahiz lehiaketa guztietan parte hartzea be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu