Mugarik Gabe GKEk zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau lau euskal uritan

Bizkaie! 2009-03-11 16:27

Urtero legez Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak 'Zure Vision, Social Vision' zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau. Martiaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aldi berean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Irunen. Latinoamerikako herrialde desbardinetako bederatzi buruzagi eta zinemagile indigenek parte hartuko dabe zinemaldian.

Urtero legez Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak 'Zure Vision, Social Vision' zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau. Martiaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aldi berean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Irunen. Latinoamerikako herrialde desbardinetako bederatzi buruzagi eta zinemagile indigenek parte hartuko dabe zinemaldian.

Antolatzaileek azaldu dabenez, ikus-entzunezko produkzinoak anitzekoak dira eta nazinoarte mailan zinema indigenaren kalidadea eta proposamenak adierazoten ditue. Brasil, El Salvador, Bolivia, India, Kolonbia, Txile, Namibia, Kanada, Venezuela eta Guatemalan egindako lanak ikusteko aukerea izando da aurten. Lan guztiak 2008ko irailean Bolivian egindako Herri Indigenen Nazinoarteko IX. Zine eta Bideo Jaialditik aukeratu dira.

Herri Indigenen Zinema eta Komunikazinoaren Koordinakunde Latinoamerikarreko (CLACPI) bost ordezkari indigenek be hartuko dabe parte zinemaldian. Gainera, aste horretan zehar, Bolivia, Kolonbia, Guatemala eta Txileko emakumezko lau buru indigenen partaidetzea azpimarratu dabe antolatzaileek; 'Zinema eta Unibersidadeetan Boliviano Konstituzino Barria', 'Gobernu Indigena Eskolak', 'Emakume Indigena eta Komunikazinoa' eta 'Ameriketako III. Foro Soziala' gaiak landuko ditue euren berbaldietan.

Jeannette Paillan CLACPI-ko koordinatzailearen esanetan, 'ekitaldia sano garrantzitsua da, gure ikuspegitik gure errealidadeak euskal ikusleari hurrereratzen deutsozalako, ez beste inork kontauta. Baina baita gure lurraldeetan enpresa handiek burutzen dituen proiektu asko euskal empresek egiten dituelako be, eta errealidade hori, zoritxarrez, herritarrak ez dau ezagutzen. Ez da ezagutzen gure lurrak jasaten dauen suntsiketea, danon lurrak, ez bakarrik Herri Indigenen lurra'.

Produkzino honeekaz batera Nazinoarteko Spot Sozialen II. Lehiaketan aurkeztu diran iragarkiak emongo dira. 'Kultura globalizatzaile eta alienatzailearen aurrean kumuniketako bide independienteak, pluralak eta anitzak bultzateko asmoagaz' jarri da martxan Spot Sozialen Nazinoarteko II. Lehiaketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu