Santo Tomas azoka jentetsuenak Bilbon, Lekeition eta Donostian

Bizkaie! 2008-12-19 10:40

Gabonaldiaren ateetan, Santo Tomas azokak izango doguz bihar eta etzi. Bizkaian ezagunenak Bilbokoa eta Lekeitiokoa dira. Aurten Santo Tomas eguna domekea izan arren, Bilbon bezperan egingo da dendarien eskabideari erantzunez. Danetara, 140 produktore eta 286 stand edo salmenta toki izango dira Plaza Barrian eta Arenalean.

Gabonaldiaren ateetan, Santo Tomas azokak izango doguz bihar eta etzi. Bizkaian ezagunenak Bilbokoa eta Lekeitiokoa dira. Aurten Santo Tomas eguna domekea izan arren, Bilbon bezperan egingo da dendarien eskabideari erantzunez. Danetara, 140 produktore eta 286 stand edo salmenta toki izango dira Plaza Barrian eta Arenalean. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak bitartean egongo da baserriko produkturik onenak erosteko aukerea. Saribanaketea eguerdiko 13:00etan izango da eta eguneko beste hitzordu garrantzitsu bat Oskorri & The Pub Ibiltariaren kontzertua izango da. Oskorriren abenturan, XII. kontzertua eta XIII. grabazinoa eta azkena izango da.

Beste alde batetik, BBK-k dobaneko haurtzaindegi zerbitzua jarriko dau, aita-amek erosketek lasaiago egin daiezan. Haurtzaindegiak, egun osoan zehar 350 zerbitzu emoteko gaitasuna izango dau, goizeko 10:00etatik 18:00etara.

Lekeition, barriz, Lea Artibaiko Amankomunazgoak antolatuta, 65 produktore eta 80tik gora stand izango dira datorren domekan, abenduak 21, Lekeitioko Independentziaren plazan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik azokea. Ganera, aurten, nobedade nagusia da lehenengoz gizon proba erakustaldia izango dala egeurdiko 12:00etan.

Donostiako Santo Tomas Feria be datorren domekan ospatuko da. Goizeko 10:00etatik 20:00etara, ohiko produktuen salerosketarako aukerea ez eze, bestelakoak be preparau ditue antolatzaileek, besteak beste, Euskal Herriko XIII. Txistorra Lehiaketea, Donostialdeko Ezti Lehiaketea edota Leitzatik ekarritako 'Korkona', 315 kiloko txarri emearen erakustaldia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu