Udagoieneko Osterearen IX. edizinoa astegoienean hasiko da

Bizkaie! 2008-10-30 14:25

Zortzi emonaldiz osotutako Udagoieneko Ostera zirkuituaren bederatzigarren edizinoa zapatu honetan, zemendiak 1, hasiko da Sondikako Kafe Antzokian Bertso Tramarraskya ikuskizunagaz. Azken emonaldia abenduaren 5an izango da Leioan.

Zortzi emonaldiz osotutako Udagoieneko Ostera zirkuituaren bederatzigarren edizinoa zapatu honetan, zemendiak 1, hasiko da Sondikako Kafe Antzokian Bertso Tramarraskya ikuskizunagaz. Azken emonaldia abenduaren 5an izango da Leioan.

Zapatuko lehenengo ekitaldia barrikuntzeagaz jatorku, izan be, ikuskizunean bertsoak irudiakaz lotuko dira. Barrikuntza berbea ardatz hartuta hasi dau prentsaurrekoa Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Sustatzeko zuzendari Miren Dobaranek: 'barrikuntzearen urtean gagozan honetan, barrikuntzakaz dator Udagoieneko Ostera. Jentea euskerazko produktuetara erakarteko, barrikuntzea ezinbestekoa da'. BBKren ordezkari Jon Ugalde eta Topagunearen izenean Jasone Mendizabal eta Manuel Moreno izan ditu mahaikide.

Udagoieneko Osterearen bederatzigarren edizino honek Bizkaiko zortzi herri bisitauko ditu: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri, Bermeo eta Leioa. Tartean, musikeaz, antzerkiaz edota bertsolaritzeaz gozetako aukerea izango da. 'Programazinoaren ezaugarri nagusia euskerea da, euskerea sormenerako eta gozamenerako hizkuntzea dala erakutsi gura dogu', azaldu dau Morenok. Programazino hori Su Ta Gar, Mikel Markez edota Oreka TX lako musika-taldeek osotzen dabe eta Komediaren Kluba lako ekitaldiak be izango dira. Artistentzat, erakuslehio bikaina izango da, besteak beste honako honeentzat: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Patxi Gallego, Iban Garate, Aitziber Garmendia, Asier Hormaza, Galder Perez, Petti...

'Topagunearen helburua punta-puntako euskal sortzaileen lanak bizkaitarrei hurreratzea da. Bizkaiko egoera soziolinguistikoari begira antolatutako ekimenak dira, lekuan-lekuko hartzaileen arabera komunikazino-bide egokiak eskainiz', azaldu dau Mendizabalek. Horren harian, Morenok datorren urtea berezia izango dala aurreratu eta, hamargarren edizinorako, Topaguneak ekimen berezia preparetako gogoa daukala jakinarazo dau.


Udagoieneko Ostera'08

- Zemendiaren 1ean, 'Bertsotramarraskiya', Sondikako Kultur Etxean, 20:00etan.

- Zemendiaren 7an, 'Komeriaren Kluba', Muskizeko Meatzari aretoan, 20:00etan.

- Zemendiaren 13an, AMA SAY + PIZTIAK, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30etan.

- Zemendiaren 14an, PETTI + ZURA, DURANGOKO Plateruena Kafe Antzokian, 22:00etan.

- Zemendiaren 21ean, MIKEL MARKEZ + SEIREN, Balmasedako Klaret Antzokian, 21:00etan.

- Zemendiaren 28an, OREKA TX, Basauriko Social Antzokian, 20:30ean

- Zemendiaren 29an, SU TA GAR, Bermeoko Kafe Antzokian, 22:00etan.

- Abenduaren 5ean, 'Hor al zaude?' antzezlana, Leioako Kultur Leioako Auditoriumean, 20:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu