Artzai Gaztak urtero Idiazabalgo artzain-gaztaiaren sustapenean nabarmendutakoak saritu ditu
2008-10-30 09:52Artzai Gaztak autorpena egiten deutse urtero Idiazabalgo artzain-gaztaiaren sustapenean nabarmendu diran persona, erakunde eta alkarteei, eta, esangura horretan, aurtengo diplometako bat BATen babespean dabilen Maider Unda atleteak jaso dau, burrukalari legez egiten ari dan ibilbidea eta familia-usadioaren araberako gaztaigintzea buztartzeagaitik.
Artzai Gazta jatorrizko deitureak Zilarrezko Kaikua emon deutso BAT Basque Team Fundazinoari, sortu zanetik eliteko euskal kirolariak sustatzeko egin dauen lan garrantzitsua aintzakotzat hartuz.
Artzai Gaztak autorpena egiten deutse urtero Idiazabalgo artzain-gaztaiaren sustapenean nabarmendu diran persona, erakunde eta alkarteei, eta, esangura horretan, aurtengo diplometako bat BATen babespean dabilen Maider Unda atleteak jaso dau, burrukalari legez egiten ari dan ibilbidea eta familia-usadioaren araberako gaztaigintzea buztartzeagaitik.
Sariak banatzeko ekitaldia Donostiako Miramar jauregian egin da, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Kirol sailburuorde Gurutz Larrañaga bertan zala. Undak esan dauenez, 'bi talde honeekaz, BATegaz eta Artzai Gaztagaz, oso gustora lan egiten da'. Aurtengo Urrezko Kaikua Remiro familiak (Nafarroako Eulate herrikoa) eroan dau, Idiazabalgo artzain-gaztairik onena egiteagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!