Elebila.eu euskerazko bilatzaileak irudiak bilatzeko eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerak eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-10-28 15:02

Elebila barrituak euskerazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerea emoten dau orain.

Urtebete pasau da Elebila euskerazko bilatzailea jaio zanetik, eta urtemugeagaz batera, bilatzailearen sortzailea dan Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpreseak zenbait barrikuntza erantsi deutsoz. Elebila barrituak euskerazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerea emoten dau orain. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen 2008ko IKT diru-laguntzinoa jaso dau.

Euskerazko bilatzailearen arduradunek azaldu dabenez, irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukerea izango dau euskeraz, zein beste edozein hizkuntzatan idatzitako testuei jagokezan irudiak bilatzeko.

Bestalde, Elebilak sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerea be eskaintzen dau, hau da, erabiltzaileak euskerazko berba bat idazten dauenean, Elebila bilatzaileak berba horren sinonimoak be erakusten ditu: adibidez, 'triku' idatzi ezkero, 'kirikiño' edo 'sagarroi' berbak be proposatuko ditu.

Era berean, edozein norbanakok edo enpresak bere blogean edo webgunean Elebila txertatzeko aukerea eskuragarri jarri dau Elekak www.elebila.eu webgunean, baita Microsoft Word-en eta Open Office-en plugin-a integretako aukerea be. Gainera, aitatu beharra dago, elebila.eu eskuko telefonoetatik deskargau ahal izateko preparauta dagoala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu