'Heziberri' sortu dabe lau euskal erakundek, barrikuntzarako hezkuntza sustatzeko ekimena
2008-10-27 14:47www.heziberri.net partaidetzarako web-orria da, eta barrikuntzan europar erreferentea izateko erronkari aurre egiteko eta Euskal Herriak behar dauen hezkuntzeari buruzko pentsamendu, eretxi eta hausnarketarako eremu bat zabaltzea da asmoa.

Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarrak (HAFE), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak, Innobasque Barrikuntzaren Euskal Agentziak eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak 'Heziberri' barrikuntzarako hezkuntza sustatzeko ekimena sortu dabe.
Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko presidenteak, Pedro Luis Uriarte Innobasqueko presidenteak, Luis Otano Euskadiko HAFEko presidenteak eta Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak ekimena diruz laguntzeko lau erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur Bilbon.
Ekimenaren sustatzaileek nabarmendu dabe barrikuntzea Euskal Herriko agenda guztietan agertzen dala une honetan, eta enpresen, gizarte-egituren eta alor horreetan lanean dabilzan personen etorkizuna 'ukiezina dan barrikuntzearen menpean' dagoala.
Kontuak kontu, www.heziberri.net partaidetzarako web-orria da, eta barrikuntzan europar erreferentea izateko erronkari aurre egiteko eta Euskal Herriak behar dauen hezkuntzeari buruzko pentsamendu, eretxi eta hausnarketarako eremu bat zabaltzea da asmoa.
'Heziberriren egungo eta etorkizuneko eginkizuna gizarte barritzaile, sortzaile eta aitzindaria eregitea da, eta hau, gizarte justu, baketsu eta solidarioagoa sortuz etorriko da, bizilagun guztiak alkarregazko hartu-emon osasungarrian bizi daitezan', azaldu dabe.
Esangura horretan, HAFEren Estaduko XIX. Jardunaldiak Bilbon egingo dira, EiTBren egoitzan, zemendiaren 14an eta 15ean. Gai nagusia 'Barrikuntzarako hezkuntzea' izango da, eta jardunaldietan orekatua dan gizarte bati erantzuteko hezkuntza-sistemeak behar dituan barrikuntzei buruzko gogoetea egin gura da.
Jardunaldiotan, besteak beste, HAFEko, Eusko Jaurlaritzako, Jakiundeko eta Innobasqueko ordezkariek hartuko dabe parte. Hainbat euskal enpresari be izango dira, eta Elisa Heimovaara finlandiarrak berbaldi bat eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!