Jokin Inza, 'El gordo', abertzale historikoa eta erbesteko erresistentziaren funtsezko laguna hil da

Bizkaie! 2008-10-01 18:08

1924an Bergaran jaioa, gazte-gaztetatik euskal kausaren alde burrukatu eban. Euskal erresistentzian egindako lanak, Frankoren diktadurearen kontra klandestinidadean burrukatuz, Euskaditik kanpora iges egitea eragin eutson.

Jokin Inza, 'El gordo', abertzale historikoa eta Venezuelako erbesteko erresistentziaren funtsezko personea gaur goizaldean hil da Donostian 84 urte zituala. 1924an Bergaran jaioa, gazte-gaztetatik euskal kausaren alde burrukatu eban. Euskal erresistentzian egindako lanak, Frankoren diktadurearen kontra klandestinidadean burrukatuz, Euskaditik kanpora iges egitea eragin eutson.

Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpora kartzelaldiak sufridu arren, sendo ekiten eutsen bere jarrera eta ideiei.

Edozelan be, Euskaditik urrun, Radio Euskadi Venezuelan sortzeko eragile nagusietakoa izan zan eta haren lana Eusko Jaurlaritzearen erbesteko eperik gatxenetan euskarririk sendoenetakoa izan zan.

Jokin Intza 1971ko abenduaren 31n bueltau zan Bergarara. Aurrerantzean, EAJko GBBko kide izan zan eta zeregin horretan be nabarmendu zan.

Sabino Arana Fundazinoagaz hartu-emon estuak izanik, 2006ko bagilaren 20an, bere jaioterrian, Bergaran, bere bizitzearen gaineko 'Hombre libre sin patria libre' izeneko liburua aurkeztu zan. Lan honetan argi adierazoten da 'El gordo' zintzotasun, lanerako gogo, seriotasun, kemen eta, batez be, erresistentziaren adierazgarri zala.

Jokin Inzaren aldeko hileta eleizkizuna bihar eguena, urriak 2, izango da Bergaran, arratsaldeko 19:00retan.

Goian Bego, Jokin Inza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu