Animalien Babesari buruzko I. Euskal Jardunaldiak Bilbon egingo dira urriaren 8, 9 eta 10ean
2008-10-01 15:26Animalien babesaren arloan, Estadu mailako aditurik garrantzitsuenak entzuteko aukerea izango dau publikoak hiru egunetako arratsaldetan. Saioak Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian izango dira, 19:30etatik aurrera.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak bultzatuta, eta Animalien Defentsa eta Babeserako Alkarteak (ADBE) antolatuta, Animalien Babesari buruzko I. Euskal Jardunaldiak ospatuko dira Bilbon urriaren 8, 9 eta 10ean.
Antolatzaileek ekimen aitzindaria dala azpimarratu dabe, batez be, gobernu autonomiko batek sustatuta izateagaitik. 'Zehetasun honi jagokonez, Europan izandako lehen esperientzia dogu', jakinarazo dabe antolakuntzatik.
Animalien babesaren arloan, Estadu mailako aditurik garrantzitsuenak entzuteko aukerea izango dau publikoak hiru egunetako arratsaldetan. Saioak Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian izango dira, 19:30etatik aurrera.
Jardunaldiak hilaren 8an zabalduko ditu Iñigo Lamarka Arartekoak, eta bertan izango dira Bilboko Udaleko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!