Teknoskopioa ideia-lehiaketan, ikasleek blog bat sortu behar izango dabe

Bizkaie! 2008-10-01 15:24

Lehiaketearen helburuak honako honeek dira: gazteen artean zientzia eta teknologiagazko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea. Blogak urriaren 31ra arte landu ahal izango dira eta sari-banaketea Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean izango da, zemendiaren 10etik 16ra bitarteko egun batean.

Elhuyar Fundazinoak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketea jarri dabe martxan. Hiru erakundeek alkarlanean antolatutako lehiaketa hau Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzearen Astearen barruan kokatzen da -zemendiaren 10etik 16ra-, eta 'Lehengaia' izango dau ardatz.

Lehiaketearen helburuak honako honeek dira: gazteen artean zientzia eta teknologiagazko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea.

Teknoskopioan, 14 urtetik 18ra bitarteko neska-mutilek gehienez hiru laguneko taldeetan antolatuta parte hartu ahal izango dabe. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten dagozan ikasleentzat preparautako lehiaketea da eta aurtengoa bosgarren edizinoa dau.

Edizio honetan, ikasleak 'superheroi' bihurtuko dira eta mundua salbauko dauen superheroi horren bloga sortuko dabe. Superblog horretan, superheroiak mundua salbetako bizi izan dituan ekintzak eta abenturak kontauko ditu. Lantzen dituen ideietan, superheroiak proposatzen diran egoera edo mehatxuei zelan egin deutsen aurre azaldu beharko dabe.

Ideia-lehiaketa honen ganeko informazino guztia www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Webgune horretan, lehiaketearen xehetasunez gan, antolatzaileek berenberegi preparau daben Lurreko biziaren ganeko informazino lagungarria be topauko dabe partehartzaileek. Ganera, aurreko edizinoetako probak be badagoz.

Blogak urriaren 31ra arte landu ahal izango dira eta sari-banaketea Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean izango da. Talde irabazleak bideokamera bat jasoko dau eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diran taldeek argazki-kamera digital bana jasoko dabe, Eroski Fundazinoaren babesari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu