Sagardotarako Sagarren I. Erakusketeak 49 sagar bariedade batuko ditu astegoienean Pagoetako Parke Naturalean

Bizkaie! 2008-09-30 17:45

Pagoetako Parke Naturaleko Ibarrola Goikoa eta Orbelaun baserrietan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak sagarrondo mintegiak, eta honeen helburua fruta-arbolen ezarpena sustatzea da, sagardotarako sagarrondoen landaketak berenberegi, egun dagozan bariedadeak hobetuz eta sagardaoaren kalidadea hobetzen lagunduz.

Sagardotarako Sagarren Erakusketea egingo da astegoien honetan, urriak 4 eta 5, lehenengo aldiz, Pagoetako Parke Naturalean (Gipuzkoa). Erakusketearen ordutegia 10:00tik 14:00tara izango da eta sarrerea dobakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez.

Parke Naturaleko Ibarrola Goikoa eta Orbelaun baserrietan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak sagarrondo mintegiak, eta honeen helburua fruta-arbolen ezarpena sustatzea da, sagardotarako sagarrondoen landaketak berenberegi, egun dagozan bariedadeak hobetuz eta sagardaoaren kalidadea hobetzen lagunduz.

Erakusketea Iturraran Parketxean (Parkeko informazino puntua) egingo da, eta bertan, Euskal Herriko, Asturiaseko eta Frantziako 49 sagar bariedade desbardin ikusteko aukerea izango da: 16 Gipuzkoakoak, 7 Bizkaikoak, 20 Asturiasekoak eta 6 Frantziakoak.

Sagar mueta desbardinak erakusteaz gan, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek sagarrakaz froga desbardinak egingo ditue sagarren azukera kantidadea neurtzeko eta sagarren gogortasuna neurtzeko; era berean, sagarrak erditik jo eta iodotan busti ondoren, almidoiaren froga egingo da, sagarra helduta dagoan ala ez jakiteko. Horrezaz gan, hurreratzen diranek sagar klase desbardinak probetako modua izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu