'Star Wars' da zientzia fikzinozko pelikularik onena, inkesta baten arabera

Bizkaie! 2008-09-30 15:01

George Lucasen historia izan da galdeketearen irabazlea botoen % 31gaz, 'Blade Runner', '2001: A Space Odyssey', 'Planet of the Apes' edo 'Star Trek' lako klasikoen aurretik.

'Star Wars' da zientzia fikzinozko pelikularik onena, urriaren 2tik 12ra bitartean egingo dan Sitges 2008 Zinema Jaialdia dala eta 'hoyCinema' webguneak egin dauen inkestearen arabera. George Lucasen historia izan da galdeketearen irabazlea botoen % 31gaz, 'Blade Runner', '2001: A Space Odyssey', 'Planet of the Apes' edo 'Star Trek' lako klasikoen aurretik.

Sailkapenaren bigarren postuan, 'Blade Runner' alegoria futuristea dago, botoen % 29,4gaz. 1982an, 'Alien' pelikuleak izandako arrakasta handiaren ondoren, Ridley Scott zuzendariak zinema fantastikoaren bidetik jarraitu eban eta Philip K. Dicken eleberriaren bertsino bikain hau egin eban.

Bestalde, botoen % 17,8gaz internautek 'zientzia fikzinoaren historiako hirugarren pelikularik onena' izentau daben '2001: A Space Odyssey' pelikulea omenduko dau Sitgeseko Jaialdiak bere 41. edizinoan.

Laugarren postuan, botoen % 14,98gaz, 'Planet of the Apes' kokatu da. Franklin J. Schaffnerrek zuzenduta, gizakiaren egoereari eta etorkizunari buruzko alegoria bihurtu zan pelikulea. Charlton Heston New Yorkeko Statue of Libertyren hondarren aurrean belaunikaturik agertzen dauen eszena zinemaren mitoetako bat bihurtu da.

Azkenik, botoen % 6,28gaz, 'Star Trek'-ek osotzen dau zientzia fikzinoaren historiako pelikularik onenen zerrendea. Zortzi serie eta hamar pelikulakaz, zientzia fikzinoan ondorengo gehien izan dituan filma da 'Star Trek'

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu