Bilboko Suhiltzaileek egutegi barria jarriko dabe salgai
2008-09-25 18:24Bilboko Udaleko Suhiltzaileen egutegi barria urriaren 1etik aurrera jarriko da salgai, 2009an Kanadan jokatuko diran Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko dirua batzeko asmoz.
Bilboko Udaleko Suhiltzaileen egutegi barria urriaren 1etik aurrera jarriko da salgai, 2009an Kanadan jokatuko diran Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko dirua batzeko asmoz. Estetika sofistikatua, barritzailea eta konprometitua izan da egutegia egiteko erabilitako barrikuntza nagusienetakoa, eta bost hilebete erabili dira argazkiak egiten eta postprodukzinoan. Egutegia egiteari buruzko zehetasunak, prezioa eta saltzeko guneak aurrerago jakinarazoko dira.
Kanadako Olinpiar Jokoak Bilboko Suhiltzaileentzat laugarren hitzordua izango dira, 2003an lehenengoz Bartzelonako Udaltzain eta Suhiltzaileen Olinpiar Jokoetan parte hartu ebenetik. Gragarrilaren 31tik abuztuaren 9ra egingo dira, eta, gitxienez, aurreko jokoetako arrakastea bardintzea bilatuko dabe. Azken jokoetan 13 domina lortu zituen.
Jokoak bi urterik behin egiten dira munduko uri desbardinetan. Beraz, jazoera hori munduko polizia eta suhiltzaileentzat kirol-hitzordu garrantzitsua da, eta bertan, lokarriak estutu eta esperientziak trukatu nahi ditue, jokoek irauten daben zortzi egunetan antolatzen diran mintegi, berbaldi, erakusketa eta izaera profesionaleko ganerako jardueren bidez.
Betiko moduan, Bilboko Suhiltzaileen eta Udaltzainen taldeak ondoko kirol-modalidadeetan parte hartuko dau: triatloia taldeka, triatloia banaka, txirrindularitzea (pista, errepidea eta mountain bike), atletismoa (pista, abiadurea, iraupen erdia, iraupena, maratoi erdia eta krosa), uger egitea (abiadurea, iraupen erdia, iraupena eta itsaso zabalean), karatea, judoa eta urpekaritzea.
Aurreko parte-hartzeak Bartzelonan, Quebecen eta Australian izan ziran. Bartzelonako Udaltzain eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan, 2003an, sei domina lortu ziran, hiru urrezkoak eta hiru brontzezkoak.
Quebec behin betiko bultzadea izan zan Bilboko Suhiltzaileen eta Udaltzainen taldearentzat, ia hirukoiztu egin ebalako bi urte lehenago Bartzelonan lortutako emoitza bikaina. Modu horretan, Bartzelonan lortutako sei dominen ordez, Polizien eta Suhiltzaileen XI. Jokoetan parte hartu eben bilbotarrek 17 domina eskuratu zituen: hiru urrezkoak, bederatzi zilarrezkoak eta bost brontzezkoak.
Amaitzeko, Bilboko Suhiltzaileek eta Udaltzainek Australiako Adelaida urian 2007an egindako WP&FG Jokoetan urrezko hiru domina, zilarrezko bost, brontzezko hiru eta bi laugarren toki lortu zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!