Euskal Jaia Bilbon astegoienean

Bizkaie! 2008-09-25 15:54

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Euskal Jaiak Casilda Andrearen Parkea edade guztietarako eszenatoki bihurtuko dau irailaren 26, 27 eta 28an.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Euskal Jaiak Casilda Andrearen Parkea edade guztietarako eszenatoki bihurtuko dau irailaren 26, 27 eta 28an.

Programeak euskal musikea eta dantzak, antzerkia, erraldoi eta buruhandiak eta umeentzako tailerrak eta fanfarreak eskainiko ditu.

Ohitureari jarraituz, udagoienagaz batera Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Euskal Jaiaren beste edizino bat antolatu dau. Kasu honetan, Bilboko Indautxu auzoan egingo da, bihar, barikua, hilak 26, hasi eta domekara arte, hilak 28. Esangura honetan, euskal musikea eta dantzea protagonista dituan jarduera-eskaintza zabal-zabala preparau da, Miengoko (Kantabria) Abesbatza edota Beti Jai Alai dantza-talde beteranoa lako konbidatu bereziak tarteko dirala. Ez dira faltako txikienentzako denpora-pasak, besteak beste, Gangantuaren bisitaldia, antzerkia, zirku-tailerrak, herri kirolak eta fanfarreak.

Euskal Jaia barikuan, irailak 26, hasiko da arratsaldeko 19:00etan, Bilbao Argia Otxoteak, Miengoko (Kantabria) Abesbatzak eta Bizkaiko injineruen koruak El Carmen aretoan eskainiko daben kontzertuagaz. Ordu berean, ‘Malas compañías’ taldeak ‘Ukelele jauna’ izenburuko ikuskizuna antzeztuko dau Ertzilla kalean.

Hurrengo egunean, umeak izango dira goizeko protagonistak. Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, zirku tailer jostagarri batean parte hartzeko aukerea izango dabe. Bertan, Trisketa Alkarteak amarru eta malabarismo pilo bat irakatsiko deutse. Gero, 13:00etan, zer gozau ederra izango dabe Casilda Andrearen parkean, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek eskainiko daben izkirimiriz, jolasez eta kantuez betetako ‘Martin Gala’ ikuskizunean.

Zapatuko programazinoa osotuz (18:00etatik 21:00etara), fanfarre bat ibiliko da Ertzilla kalean eta Indautxu Plazan zehar Sugarri taldearen eskutik, eta Beti Jai Alai taldeak, aurtengoan 40.urteurrena ospatzen duelarik, erromeria eskainiko du Casilda Andrearen Parkean 19:00etan, dantza-agerraldi eta guzti. Gauean, 21:00etatik aurrera, Karramarro folk taldeak Euskal Herriko, Irlandako eta Bretainiako kantu tradizionalez osotutako errepertorioa eskainiko dau, eurek egindako moldaketakaz.

Euskal Jaia domeka goizean amaituko da txikienei zuzendutako ekitaldi sorta batez. Erraldoiak eta buruhandiak Gargantuagaz batera azalduko dira 11:30etatik aurrera auzora egindako bisitaldian, eta 12:00etan, Casilda Andraren parkean, umeentzako herri kirol tailerrak antolatuko dira.


Euskal Jaia 2008

Barikua 26
19:00 – 21:00. Abesbatzen Kontzertua: Otxote Bilbao Argia, Miengoko Abesbatza (Kantabria) eta Bizkaiko Injineruen Korua. Hitzordua, Indautxuko El Carmen aretoan.

19:00 – 20:00. Antzerkia: 'Ukelele Jauna'. Malas Compañias. Hitzordua, Ercilla Kalean.

Zapatua 27
11:00 – 13:00 Umeentzako Zirkuko Tailerrak (Trisketa Elkartea), Casilda Andrea parkean.

13:00 – 14:00 Umeentzako antzerkia: 'Martin Gala'. Gari, Montxo eta Joselontxo. Hitzordua: Casilda Andrea parkean.


18:00 – 21:00 Sugarri Fanfarria, Ercilla eta Indautxu plazan zehar.

19:00 – 21:00 Euskal dantzen agerraldia eta erromeria Beti Jai Alai Taldeagaz, Casilda Andrea parkean

21:00 – 22:00 Folk kontzertua KARRAMARRO taldeagaz, Casilda Andrea parkean.

Domekea 28
11:30 – 14:00 Erraldoiak eta buruhandiak. Gargantua.
12:00 – 14:00 Umeentzako Tailerrak 'Herri Kirolak', Casilda Andrea parkean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu