Eusko Ikaskuntzak eta Burgiko Udalak (Nafarroa) lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2008-09-23 19:02Akordio honegaz, 92 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskal Herriko udalakaz kultura eta zientzia alorretako jarduerak garatzeko; hitzarmen horreetako 16 Nafarroako udalakaz sinatuak izan dira.
Burgiko Udalak (Nafarroa) kultura eta zientzia alorretako lankidetza-hitzarmena sinatuko dau Eusko Ikaskuntzagaz, aurrerantzean kultur ekintzak alkarregaz jorratzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzako iturriek gaur iragarri dabenez.
Akordio honegaz, 92 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskal Herriko udalakaz kultura eta zientzia alorretako jarduerak garatzeko; hitzarmen horreetako 16 Nafarroako udalakaz sinatuak izan dira.
Lankidetza hitzarmen honeen barruan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa-bekak emoten dira, erakusketa, jardunaldi eta biltzarrak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editetan dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko bilketak sustatzen dira.
Bi erakundeen arteko hitzarmena sinatzeko ekitaldia Eusko Ikaskuntzaren Iruñeko egoitzan izango da, eta han egongo dira Sixto Jimenez Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea eta Iñaki Ayerra Burgiko alkatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!