Badator V. Spraikada, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketea

Bizkaie! 2008-07-16 11:58
Bosgarren edizinoa Erandioko hormetan izango da garagarrilaren 19an

V. Spraikada tarteko, egun osoan Erandioko kaleak graffitiaren erdigune izango dira baina bestelako ekitaldiak be iragarri ditue, besteak beste, graffiti erakustaldia Extra Largos taldearen eskutik, scratch, Dj eta graffiti tailerrak, eta arratsaldean Dj Oleaktiffen erakustaldia izango da metro geltokian.

Aurtengo edizinoan, 20 zirriborro jaso dira maiatzaren 13tik bagilaren 27ra bitartean, eta horreetatik hamar aukeratu ditu graffitilari profesionalek osotutako epaimahaiak Erandioko buruz burukora pasetako. Hiru onenentzat ondoko sariak izango dria: 1.500 € lehenengoarentzat, 1.200 € bigarrenarentzat eta 900 € hirugarrenarentzat.

Egun osoan Erandioko kaleak graffitiaren erdigune izango dira baina bestelako ekitaldiak be iragarri ditue, besteak beste, graffiti erakustaldia Extra Largos taldearen eskutik, scratch, Dj eta graffiti tailerrak, eta arratsaldean Dj Oleaktiffen erakustaldia izango da metro geltokian. Baina egunean egingo dan ekitaldirik erakargarriena, TTP taldeak egingo dauena izango da, izan be, honeek kotxe bat goitik behera graffiteauko dabe.

Spraikadaren eskutik, maila handiko graffiti idazleak batuko dira Erandion. Izan be, joandako edizinoetan jasotako harrera zein arrakasteak, Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak antolaturiko lehiaketa ezaguna sustraitu egin dabe. Gakoa, artisten lanen garapena zuzenean ikusteak dakarren esperientzian bertan dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu