XIV. Itsas Joko Atlantikoak, Getxo-Sopelanan, garagarrilaren 19tik 25era
2008-07-16 11:36Itsas Joko Atlantikoak Getxon eta Sopelanan lehiatuko dira eta parte-hartzaile gehien dituenak izango dira kirolarien eta delegazinoen aldetik. Adibidez, 800-1.000 persona bitartean lehiatuko dira bela, surf, urpeko jarduera, arraun eta piraguismoko modalidadeetan, eta Bizkaiko kostaldeko herri horreek izango dira udako kirol-jarduera guztiaren muina.
Getxo eta Sopelanan egingo diran XIV. Itsas Joko Atlantikoak aurkeztu ditue Bilboko Eusko Jaurlaritzearen egoitzan, Gurutz Larrañaga Saileko sailburuordeak eta Fernando Asenjo Euskal Kirol Federazinoen Batasuneko (EKFB) presidenteak. Era berean, ekitaldian parte hartu dabe Imanol Landa Getxoko alkateak, Imanol Garai Sopelanako alkateak eta Julio Ibarra Metro Bilbaoko Komunikazino zuzendariak (Bizkaibusegaz batera jokootako garraio ofiziala izango da).
Kontuak kontu, lehiaketak Abran eta Arrietarako hondartzan egingo dira eta hiru azken edizinoetan lortutako titulua jokatuko dau Euskadik. Lehenengo hitzordua hilaren 19an izango da, 19:30etan, Bizkaiko Zubian; bertatik abiatuko baita Areetako Geltokia Plazan inaugurazino ekitaldiagaz amaituko dan nazinoen desfilea. Amaiera ekitaldia, barriz, garagarrilaren 25ean izango da, Sopelanako Udaletxeko plazan, 12:30etan. Orduan sariak banatuko dira eta dantzen ikuskizuna eskainiko da.
Itsas Joko Atlantikoak Getxon eta Sopelanan lehiatuko dira eta parte-hartzaile gehien dituenak izango dira kirolarien eta delegazinoen aldetik. Adibidez, 800-1.000 persona bitartean lehiatuko dira bela, surf, urpeko jarduera, arraun eta piraguismoko modalidadeetan, eta Bizkaiko kostaldeko herri horreek izango dira udako kirol-jarduera guztiaren muina. Aurreko 13 edizinoetan ohikoak izan diran taldeez gan, Katalunia, Andorra, Belgika eta Akitaniatik be etorriko dira aurten.
Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziran 1995eko urtean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalidadeetako kirol, turismo eta kulturearen arloko sustapenak ekitaldi bakar batean batzeko helburuagaz jaio ziran. Eta hori lortzeko modurik onena, itsasoagaz estuen lotuta dagozan espezialidadeetan lehiatzea izan zan: surfean, belan, arraunean, piraguismoan eta urpeko jardueretan. Euskadik dagoeneko egiteko nabarmena beteten du lehiaketa horretan, eta gero eta ezagunagoa dan eta zalantzarik bako kalidadea dauen partaidetzea dauka, azken hiru urteetan frogatu dauen bezela, Gijonen, Cornuallesen eta Bretainian, hiru leku horreetan euskal selekzinoa izan baitzan onena, ezelako duda barik. Euskadiren indarra gero eta handiagoa da, eta, horregaitik, berak antolatuko ditu 2008ko Jokoak Getxon eta Sopelanan.
Itsas Joko Atlantikoak hainbat diziplina nautikotako Nazinoarteko Federazinoek autortu ditue. Gainera, 2003tik hau da, Jokoakaz batera Merkatu Zelta egiten danetik, asko aberastu dira jokook, ze hainbat herrialdek produktu autoktonoak erakusten deutseez jenteari 3 edo 4 egunetan. Itsas Joko Atlantikoak, kide diran herrialde edo eskualde bakotxeko 4 ordezkarik osotzen daben Nazinoarteko Batzorde baten agintepean antolatzen dira. Nazinoarteko Batzorde horrek, Jokoetako edizino desbardinen tokiak eta datak definiduten dituen arautegi orokor bat argitaratzen dau. Eta 2008an, Euskal Herriko Kirol Federazinoen Elkarteari egokitu jako. Itsas Joko Atlantikoetan, beraz, gure eskualdeetako ezaugarri nautiko berezi hau erakusten eta sustatzen da; eta aldi berean, eskualdeetako trukerako aukera barriak sortzen dira. Udako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango da, herrialde baten irudia emongo da, eta, euskal selekzinoen bidez, kirol-eredu bat islatuko. Euskal selekzinoek, gainera, azken urteotako lehiaketetan irabazi dabe.
Itsas Joko Atlantikoak 1995 inguruan Bretainian eratu ziran, ospakizun bardinean Europa Atlantikoaren eskualde eta nazionaldade desbardinetako kirol, turismo eta kulturearen sustapena alkartzeko helburuagaz. Eta horretarako modurik egokiena itsasoagaz lotura estua eben espezialidade hareetan lehiatzea izan zan: surf, bela, arrauna, piraguismoa eta urpeko jarduerak. Euskadik honezkero lehiaketa honetan zeregin garrantzitsua beteten dau urtez urte areagotuz doan eta erabateko kalidadea dauen partaidetzeagaz azkeneko bi urtetan zehar Xixon, Cornwall eta Bretainian erakutsi dan legez (bertaratu ziran guztietatik euskal selekzinoa duda barik onena izan zan). Euskadiren garrantzia gero eta handiagoa da eta, era berean, 2008ko Jokoak Getxo eta Sopelanan antolatuko ditu. Gainera, XIV. Itsas Joko Atlantikotan luxuzko aitabitxia izango dau euskal selekzinoak: Unai Basurko. 2007an bakarka munduari buelta osoa emon eutson nabigatzaileak garagarrilaren 17an Areetan egingo dan inaugurazino desfilean ikurrina eroan eta euskal selekzinoa gidatzeko ardurea izango dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!