Harresiak Apurtuz errefuxiatuen giza eskubideak urratzen dituan EBk onartutako Itzulera Zuzentarauaren kontra

Harresiak Apurtuz Etorkinen Laguntzarako Gkeen Euskadiko Koordinakundea 2008-07-03 12:14

Itzuleraren Zuzentarauak urratu egiten dau tortura eta bestelako tratu edo pena krudelen, ankerren edota umiliagarrien kontrako Konbentzinoa, baita Oinarrizko Giza Eskubideak eta Askatasunak babesteko Europako Konbentzinoa be.

Etorkinen Laguntzarako GKEen Euskadiko Koordinakundeak (40 erakunde baino gehiago batzen dituanak) uste dau EBko Parlamentuak bagilaren 18an onartu eban Itzulera Zuzentarauak urratu egiten dituala Europako demokrazien giza eskubideen oinarrizko printzipioak.

Kontuak kontu, Harresiak Apurtuz-ek ondoko salaketea egin dau:

1. Itzulera Zuzentarauak etorkinak 18 hilebetez atxilotzeko aukerea emoten dau arau-hauste administratibo bat egiteagaitik.

2. Zuzentarauak Administrazinoari eskumena emoten deutso etorkinen askatasunari buruzko erabagiak hartzeko.

3. Zuzentarauak aukerea emoten dau EBra persona helduren baten babesik barik heltzen diran adin txikikoak atxilotzeko.

Esandakoak esanda, Itzuleraren Zuzentarauak urratu egiten dau tortura eta bestelako tratu edo pena krudelen, ankerren edota umiliagarrien kontrako Konbentzinoa, baita Oinarrizko Giza Eskubideak eta Askatasunak babesteko Europako Konbentzinoa be.

Gauzak holan dirala, Harresiak Apurtuz lotsatu egiten da Itzuleraren Zuzentaraua onartu izanagaitik, eta baita Europako Parlamentuan dagozan Espainiako Gobernuko eurodiputadu gehienek zuzentarauaren alde agertzeagaitik. Era berean, Harresiak Apurtuz-ek zera gogorarazoten dau:

- Minimoen zuzentarau bat dala eta, beraz, ez dauela Espainiako Gobernua derrigortzen etorkinen politikea aldatzera.

- Estadu batera modu irregularrean heltzeagaitik gertatzen dan edozein atxiloketak personearen askatasuna mugatzen dauela eta horrek urratu egiten dituala etorkinen giza eskubideak.

- Europar Batasunaren markoan jarduteak ez dauela Espainia salbuesten (ezta gainontzeko herrialde kideak be) giza eskubideak babesteko nazinoarteko tratatuak errespetatzetik.

- Etorkinen joan-etorrien kudeaketea ezin dala egin personen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratuz.

Zuzentarau honek guztiz alde batera ixten dau prozesu migratzaileen izakerea eta, bestalde, segurtasun eza, xenofobia eta alkartasun eza sustatzen ditu. Era berean, atzera pausu bat da bizikidetzarako espazio libre eta bidezko bat eregiteko bidean.

Harresiak Apurtuz, ordezkatzen dituan EAEko 44 erakundeen izenean eta gizarte zibilaren 1.000 sinadura baino gehiagoren babesa dauela, Itzuleraren Zuzentarauaren kontra dagoala eta enpagua emoten deutsola adierazo nahi dau.

Era berean, Harresiak Apurtuz-ek jakinarazoten dau ekintza publikoak antolatuko dituala gizarteak gaia ezagutu daian.

Immigrazinoa guztion ardurea da.

www.harresiak.org/sommaire.php?lang=EU

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu