Gaztehgam alkartea sortu da, gazteentzat ‘iraultza sexualerako tresna’ izateko asmoz

Bizkaie! 2008-06-25 12:24

EHGAM alkartetik hur dagozan hainbat gaztek Gaztehgam izeneko alkartea aurkeztu dabe Bilbon. Modu ausart eta zuzenea’, talde barria ‘iraultza sexualerako tresna bat’ izan gura dau gazteentzat.

EHGAM alkartetik hur dagozan hainbat gaztek Gaztehgam izeneko alkartea aurkeztu dabe Bilbon. Modu ausart eta zuzenea’, talde barria ‘iraultza sexualerako tresna bat’ izan gura dau gazteentzat.


Hurrengo hilebetetan beste herrialdetan aurkezpenak egingo ditu alkarteak, eta bien bitartean webgune bat sortu dau: www.gaztehgam.org. Momentu honetan, manifestu bat egiteko proposamen eta ideiak jasoten ari dira.


Era berean, Gaztehgam alkartean parte hartzen daben gazteek bagilaren 28an, Askatasun Sexualaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, Euskal Herrian zehar izango diran manifestazinoetan parte hartzeko deia egin dabe, EHGAMegaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu