Galtzagorri alkarteak Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra antolatu dau Donostian

Bizkaie! 2008-06-25 11:46

Galtzagorri alkarteak garagarrilaren 3, 4 eta 5ean Donostiako Miramar jauregian egingo dan Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra antolatuko dau, ‘Desbardin irakurriz: haur eta gazte liburua kultura aniztasunean’ goiburuagaz.

Galtzagorri alkarteak garagarrilaren 3, 4 eta 5ean Donostiako Miramar jauregian egingo dan Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra antolatuko dau, ‘Desbardin irakurriz: haur eta gazte liburua kultura aniztasunean’ goiburuagaz.

Bertan, migrazinoek haur eta gazte literaturan gaur egun eragin dituen beharrizan barriez hausnarketea egin gura dabe. Besteak beste, irakurketa modu desbardinak eta kultur arteko trukeak; itzulpengintzako behar barriak; zelan itzultzen diran kultur berezitasunak; edota migrazinoa eta integrazinoa landu haur eta gazte literaturearen ikuspegitik lako gaiak aztertuko dira. Nazinoarte mailako adituak izango dira Donostian gai horreek guztiak lantzen, Iberiar peninsula osotik eta Euskal Herritik helduriko hizlariakaz batera, 300 bat danetara, antolatzaileek iragarri dabenez.

‘Uste dogu biltzarra zinez interesgarria izango dala esparru honetan lanean gabilzan guztiontzat. Hizlarien artean irakasleak, bibliotekariak, argitaldariak, banatzaileak, liburu-saltzaileak, kritikariak, dinamizatzaileak, idazle eta ilustratzaileak izango dira’, adierazo dabe. Besteak beste, International Board on Books for Young People (IBBY) erakundeko presidentea dan Patricia Aldana izango da Donostian, Kanadatik etorria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu