Erraldoien II. Eguna ospatuko da zapatuan Getxon
2008-06-05 11:44Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.

Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.
Aurten Bermeoren lekukoa hartu dau Getxok jarduera horren antolakuntzan. Ekimenaren helburuak dira, batetik, Bizkaiko erraldoien konpartsak ezagutzera emotea eta, bestetik, herri-tradizinoa bultzatzea, antolatzaileek azpimarratu dabenez.
Ospakizun hori dala eta, konpartsek kalejirea egingo dabe Bizkaia Zubiko plazatik Areetako Geltokia plazaraino eta, ibilbidean, kolorez eta musikaz beteko ditue Areetako eta Erromoko Kaleak. Kalejirea 19:00etan hasiko da Bizkaia Zubiko plazatik eta Kale Nagusia zeharkatuko dau Andres Larrazabal kaleraino; bertatik Paulino Mendibil kalera pasauko da, Eskoletako plazaraino; jarraian, desfilea Kale Nagusira bueltauko da eta Ibaiondo kaletik pasauko da, Areetako Geltokia plazan amaituz.
Plaza horretan konpartsa guztiek saio berezia eskainiko dabe. Besteak beste, taldeen historiaren, erraldoiek irudikatzen dituen pertsonaien eta horreen jantzien barri emongo dabe. Azkenik, gaztetxuenek be jaiaz gozau ahal izango dabe, umeentzako eskulan-tailerrak egongo dira eta.
Aurtengoan, honako talde honeek izango dira Bizkaiko II. Erraldoien Egunean: Ondalan (Deustu), Mendialde (Santurtzi), Basurtoko eta Bermeoko erraldoien konpartsak eta Agurra Dantza Taldearen erraldoien konpartsea. Desfileko musikeaz Bizkaiko Gaiteroak arduratuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!