Elekak eta 'Le Journal du Pays Basque'-k ‘Sarean zer’ aplikazinoa garatu dabe

Bizkaie! 2008-03-12 14:53

Aplikazino eleaniztun honen bidez, 'Le Journal' egunkari digitalean (www.lejpb.com) argitaratzen diran barriak beste agerkari digitaletan argitaratzen diran gai bereko barriakaz lotuko dira.

Aplikazino eleaniztun honen bidez, 'Le Journal' egunkari digitalean (www.lejpb.com) argitaratzen diran barriak beste agerkari digitaletan argitaratzen diran gai bereko barriakaz lotuko dira. Proiektu honek Akitania-Euskadiren diru-laguntzinoa izan dau.

Sistemearen helburua da egunkari digital batean argitaratutako albisteak beste egunkari digital batzuetako albisteakaz alkarren antzekotasun mailaren arabera lotzea. Era horretara, irakurleak albisteak irakurri ahala aurrean dauen albisteagaz erlazionautako beste albiste batzuk eskuratuko leukez, beste hizkuntza eta egunkari batekoak izan arren.

Aplikazino hau gai da hainbat hizkuntzatako albisteak prozesatzeko: euskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana. Holan, informazinoa konparetako aukerea edota gai batean sakontzeko modua emoten jako irakurleari.

‘Sarean zer?’ aplikazinoak Elhuyar Fundazinoaren I+G sailak garatutako Dokusare teknologia dau oinarri. Semantikan eta antzekotasunean oinarrituta dokumentu eleaniztunak erlazionau eta bilatzaileko teknologia da Dokusare, eta Eusko Jaurlaritzearen Industria, Merkataritza eta Turismo sailak Saiotek deialdian lagundutako ikerketa-proiektua da.

Datorren barikuan, hilak 14, Donostian egingo dabe aurkezpena Inaki Irazabalbeitia Elekako kudeatzaileak, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak eta Agus Hernan 'Le Journal'-eko kudeatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu