Jostailu erabiliak batzeko kanpainea martxan

Bizkaie! 2008-01-14 14:59

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, sailak berak kudeatzen dauen Garbiker enpresearen bidez, jostailu erabiliak batzeko kanpainea jarri dau abian. Hondakinen bilketa selektiboaren esparrukoa dan ekimen barri hau Koopera gizarte sareko Rezikleta-gaz lankidetzan egingo da da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, sailak berak kudeatzen dauen Garbiker enpresearen bidez, jostailu erabiliak batzeko kanpainea jarri dau abian. Hondakinen bilketa selektiboaren esparrukoa dan ekimen barri hau Koopera gizarte sareko Rezikleta-gaz lankidetzan egingo da da.

Jostailuak batzeko kanpaina honegaz, lehenengo eta behin, beste mueta bateko hondakinak lehengoratzeko eta herritarrei gure ingurua hobetzeari jagokonez oraindino be aurrera egiteko aukerea dagoala ezagutarazotea lortuko da baina, hori ez eze, aldi berean benetan gizarte onura handia lortzen da. Gure etxeetan biltegiratzen doguzan objektuen gehiegizko kopuruari urteera egokia emongo jako eta, aldi berean, jostailuen ohiko merkatuan jostailuak eskuratzeko arazoak dituen lagunen eskuetara heltzen dira eta gizarte ekonomia sustatzen da.

Bilketa honegaz lana lortuko dabe lan merkatura heltzeko arazoak dituen edo gizarte bereizkerian jausteko arriskua daben persona batzuk, horreek izango baitira jostailuak lehengoratuko dituenak. Jostailuak lehengoratu ostean bigarren eskuko merkatura helduko dira eta gizarte proiektuetako beharrizanak asetzeko erabiliko dira.

Era berean, batu arren barriro erabilteko baldintzak beteten ez dituen jostailuak Garbikerrek kudeatuko ditu mueta horreetako hondakinetarako tratamendu egokien bidez. Jostailuak batzeko kanpainea urtarrilaren 12an hasi zan Barakaldo, Basauri, Durango, Gernika, Getxo, Markina, Santurtzi eta Zallako Garbiguneetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu