Urte zahar, urte barri
2008-01-11 11:43 BertsolaritzeaHamaika saio eta txapelketa itxi doguz atzean. Hainbat lagunen bertso idatzi eta alkarrizketak be bai. Bizkaie!-tik gogotsu jarraituko dogu bertsoari bere lekutxoa egiten. Hilebete be ez da pasau Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zanetik eta berton dogu Bizkaiko Txapelketea. Aurten be, bertsoz josiko doguz geure orriak. Urte barri on danori!
Urte zaharra joan zan baina barria hemen dago. Hamaika saio eta txapelketa itxi doguz atzean. Hainbat lagunen bertso idatzi eta alkarrizketak be bai. Bizkaie!-tik gogotsu jarraituko dogu bertsoari bere lekutxoa egiten. Hilebete be ez da pasau Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zanetik eta berton dogu Bizkaiko Txapelketea. Aurten be, bertsoz josiko doguz geure orriak. Urte barri on danori!
Mila abentura eta
mila sentimendu...
Barriro memoria
zeharo gizendu.
Dana ondo joan daiten
bi bat pentsamendu:
Iazko bedar txarra
sustraietik kendu
Ta uzta hasi barria
indartsu mantendu!
Hauteskundeak datoz:
alderdien meta.
Hainbat guzur deukiez
eurengan gordeta.
Kontua ez da aldatzen
herrian lasterka…
Galdu nahiz irabazi
guztiak barreka
Bitartean gazteak
baltzunez beteta.
Bizkaiko Txapelketan
modu apalean
Batonbat ibili da
hortik itzalean.
Gora gu ta Gutarrak
badabiz kalean,
Seguru egongo dala
Euskalduna aldean
Leku bi gitxiago
aurten finalean.
Gu errudunak baina
sentidu esklabu:
Ingurumena ez da
saltzen inoz karu,
udan zerua ilun
ta neguan klaru,
Iparorratza apurtu
edo hortik galdu
Holan dabil mundua
holan gabiltza gu.
Askok egingo dabe
aurten be aurrera…
Beste batzuk ordea
gora eta behera
Suertea guztiontzat
bardina ete da?
Predikzinoak bete
badira sikiera,
Konturatu orduko
urte amaiera!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!