Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak omenduz saio berezia Getxon
2007-11-22 18:13 Bertsolaritzea‘Omenaldiak aurreko belaunaldietako bertsolariei euren prestigioa itzuli nahi deutse, beren garaian, bertsolaritzea, gure kulturearen beste adierazpen asko bezela, mespretxatuak izan ziralako’ azaldu dau Fredi Paia bertsolariak prentsaurrekoan.
Zemendiaren 23an, barikuan, ‘Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak’ Bertso Trama izango da Algortako Kultur Etxean, Villamonten, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Andoni Egaña, Xabier Paya, Amets Arzalluz eta Jon Maia bertsolariakaz. Fredi Paia tramagilea izango da eta berak bertso-saioaren aurkezpenean azaldu dauenez, saioa ikerkuntza lan baten ondorioa izango da, gure eskualdean aurreko belaunaldietan be bertsolari nabarmenak izan zirala erakusteko eta horren froga da horreen arteko batzuk 1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izatea.
Saioa amaitutakoan Uribe Kostan bertsolari izan ziranen senitartekoen ordezkaritza bati bertsolariek eta jardunaldien antolatzaileek beren esker ona erakutsiko deutsee, hain zuzen be Asentsio Bidaurrazagaren (Getxo), Florentzio Zarragaren (Leioa), Jose Dobaranen (Laukiz) eta Luis Llonaren (Leioa) senideei Aixerrota figura eta lore sorta bat opatuz.
‘Omenaldiak aurreko belaunaldietako bertsolariei euren prestigioa itzuli nahi deutse, beren garaian, bertsolaritzea, gure kulturearen beste adierazpen asko bezela, mespretxatuak izan ziralako’ azaldu dau Fredi Paia bertsolariak prentsaurrekoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!