Ordenagailuaren aurrean lan egiteko gorputz-jarrera egokiak

Bizkaie! 2007-11-20 14:47

Ergonomoena da azken berbea, eurek esango deuskue zein dan gorputz-jarrerarik zuzenena eta egokiena. Mahaia eta jarleku egokiak, nahitaezkoak dira. Mahiaren altuerea, ordenagailuaren posizinoa (gorputza okertu barik edo samea okertu barik lan egiteko posizinoan), mahaiaren sakontasuna (pantailea hurregi egon ez daiten) eta ukondoak mahaiaren gainean egon daitezen (eta ez airean).

Lan egitea zigorra ete da? Hara zelako zigorra, joateagaitik ordaindu be egiten deuskue eta. Ojo! txantxa bat da baina ‘zigorra’ izatea gauza bat da baina hortik aparte ondorio txarrak be izan geinkez.

Ez gabiz edozelako lanaren gainean berba egiten, batez be bulego lanari buruz edo zehatzago esanda, ordenagailuaren aurrean orduak emon eta gure lan nagusia bere laguntzaz egiten dogun lanbideei buruz izango dira hurrengo lerroak.

Irudimena erabiliz, badakigu persona batek ordenagailuaren aurrean lan egiteko dauen gorputz-jarrerea: begiradea pantailara zuzenduta, esku biak tekladuaren gainean, ukondoak mahai gainean eta gorputza taketa baino tenteago. Edo ez? Beharbada, holan hasiko doguz gure lanorduak baina gero eta jarrera makalagoa hartuko dogu: gorputza okertuta, erdi etzunda jesarlekuan, eskuak edozelan eta samea be okertuta. Dan-dana aproposa lesinoak edo minak agertzeko edozein lekutan.

Ergonomoena da azken berbea, eurek esango deuskue zein dan gorputz-jarrerarik zuzenena eta egokiena. Mahaia eta jarleku egokiak, nahitaezkoak dira. Mahiaren altuerea, ordenagailuaren posizinoa (gorputza okertu barik edo samea okertu barik lan egiteko posizinoan egon beharko dau), mahaiaren sakontasuna (pantailea hurregi egon ez daiten) eta ukondoak mahaiaren gainean egon daitezen (eta ez airean). Jarlekuaren altuerea gorabehera, beharbada kuxinen bat erabiltea komenigarria izango da eta jarlekuaren atzealdea edo bizkarraldea be guztiz garrantzitsua da gure gorputza zuzen mantenduteko. Batzutan, hankak ez gurutzatzeko be esango deuskue eta oinak zuzen izateko mahai azpiko kutxa antzeko batean.

Besoen posizinoa be garrantzitsua da eta gure samea ondo izateko pantailea ikusteko orduan beherantza begiratu beharko dogu (kontrakoa bada, hau da, begiak gorantz altzatu behar badoguz, malo). Era berean, pantailearen distira kontuan izan beharko dogu gure begien onerako: oso distiratsua bada, ez da bape ona. Gainera, lan egiteko orduan, bulegoan dogun argia be aztertu behar da.

Beste alde batetik, gaurko tekladuak badakigu zelakoak diran, ezta? Mahai gainean dagoz, pantailearen azpialdean baina besoei begiratu ezkero, edo besoak mahai gainean begiratu ezkero, euren posizino naturala (eta egokia) ondokoa da: besoak mahai gainean paralelo jarrita eta eskubarruak alkarri begira. Eta hau bada posizino naturala, zergaitik aldatu behar dogu tekladuaren bitartez idazteko? Tekladua aldatu beharko litzateke gure eskuen posizinora egokitzeko eta sagua be bai, etzanda egon beharrean beste era batetakoa izan beharko litzateke. Hemendik datoz sarritan eskumuturrean izaten diran tendinitisak, karpaino-tunelaren arazoak eta abar.

Ergonomoen aholkuak jakin gura izan ezkero, hona hemen helbide bat (gunea erderaz dago) http://www.mtas.es/insht/FDN/FDN_001.htm#punto02_2

Kontuak kontu, gorputz-jarrera egokiagaz lanean hasi eta, halan da be, arazoak sartu daitekez, berbarako, postura jakin bati luzaroan eusten badeutsagu. Horretarako badagoz programa aproposak (batzuk dobanekoak eta beste batzuk ez), batez be gure lanean eten batzuk egin daiguzan eta bide batez gimnasia ariketa batzuk egiteko be (besoak luzatu, bizkarra zuzendu, hankak mobidu, hatzamarrak zaindu).

AntiRSI: (http://tech.inhelsinki.nl/antirsi/) Ingelesez dago. Noizbehinka etenalditxoak egiteko. Momentuz Mac-entzako dago bakarrik. Dobanekoa.

BackPack:(http://www.geocities.com/SiliconValley/Bridge/5284/index.html) Ingelesez. Ariketa fisikoak egiteko aproposa. Windows sistemarako.

Break Reminder: (http://www.cheqsoft.com/break.html). Etenaldiak egiteko. 60 dolarretan.

Ergonomix:(http://www.publicspace.net/ergonomix/index.html). Ariketak gomendatzen ditu. Prezioa: 29,95 euro.

Xwrits: (http://www.lcdf.org/xwrits/). Beharginari abisuak emoten deutsoz, etenaldia egin behar dauela esanez. Dobanekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu