Atom Rhumba zuzenean ikusteko azken aukerak amaitzen doaz

Bizkaie! 2007-11-09 13:28   Musikea

Atom Rhumba taldea 'Universal AmaTOUR' birako azken kontzertuak eskainiko ditu zemendian eta abenduan, eta behar dan legez agurtzeko, kontzertu berezi bi emongo ditu Donostian eta Bilbon 'Amateur Universes' diskoa grabau eben metalen taldeagaz.

Donostiako kontzertua zemendiaren 15ean Kursaal jauregiko Ganbera Aretoan izango da eta, Bilbokoa, Kafe Antzokian, abenduaren 29an. Kafe Antzokikoa azken emonaldia izango da epe luze batean, taldeak mugarik bako atsedenaldia hartuko dauelako, 'bide eta molde barriak topetako eta hausnartzeko', taldeko iturriek adierazo dabenez.

Zemendian, gaur bertan, Sevillan joko dabe; eta bihar Granadan; hilaren 15ean Donostiako kontzertua izango da eta 23an Burgosekoa.

Abenduan, Tolosako Bonberenean izango dira, Lisabö taldeagaz; gero, Madrileko Sol Aretoan, Anarigaz; birako azkenaurreko kontzertua Gasteizko Hell Dorado aretoan izango da, Los Chicos madrildarrakaz, hilaren 28an; eta, birea amaitzeko, Bilboko Kafe Antzokian joko dabe, Tres Delicias taldeagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu