Seiren taldeak 'Pertsona baten bila' izeneko diskoa kaleratu dau
2007-11-08 14:59 MusikeaHamar kanta barrigaz osotutako lehenengo lana kaleratu dau Babel Musik disketxearen eskutik Seiren seikoteak.
Hamar kanta barrigaz osotutako lehenengo lana kaleratu dau Babel Musik disketxearen eskutik Seiren seikoteak.
'Sentimentuz beteriko kantak dira, amodioaren, bakardadearen edota natureari egiten jagokozan erasoen kontrakoak, besteak beste'. Hori azaldu dau Jokinek. Ahots nagusia da bera, Onintzegaz batera. Horrezaz ganera, bibolina be joten dau eta Onintzek gitarra akustikoa. Beste taldekideak Alex (hammond organoa eta pianoa), Carlos (bajua), Txaber (diskoan Andonik joten dau kitarra elektrikoa baina, aurrerantzean, Txaber izango da zuzenekoetan) eta Ruben (bateria) dira. Ganera, baliteke Aritz taldean sartzea, seikotea zazpikote bihurtuz.
Taldea 2005ean sortu zan. 'Onintze eta biok beste proiektu batzuetatik gentozan eta, gitxika-gitxika, orain daukagun taldea egin dogu, jentea handik eta hemendik hartuta'. Pop disko legez definidu dau Onintzek, 'folk ikutua izan arren, ez dogulako erabateko folka egiten'.
Orain arte, kontzertu bakarra emon dabe, urriaren 13an Durangoko Landako gunean Jarabe de Palogaz. 'Jentearen erantzuna bikaina izan zan, edade guztietako jentearena ganera', nabarmendu dau Onintzek. Aurrerantzean, kontzertu gehiago eskaini gura ditue. Aurkezpen-birea urtarriletik aurrera egingo dabela aurreratu dabe.
Diskoa Axular Arizmendigaz grabau dabe Mutrikuko AME estudioetan, David Nanclares eta Asier Ercilla teknikariakaz. Tartean, kolaborazinoak be izan ditue, Axular eta Garoa Arizmendirenak edota Xabier Vallerenak, berbarako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!