Bizkaian 2.490 enpresa barri sortu dira 2007ko lehenengo bederatzi hileetan

Bizkaie! 2007-10-29 15:01

Bizkaian 2.490 enpresa barri sortu dira 2007ko lehenengo bederatzi hilebeteetan, hau da, 2006ko aldi berean baino 109 gehiago, orduan 2.381 izan baitziran. Jarritako kapitala 362 miloe eurokoa da, igaz baino ia 154 miloe gehiago, hau da, batez beste enpresa bakotxaren kapitala 145.496 eurokoa da, Bilboko Merkataritza Ganberako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Zerbitzuen sektoreko jarduerak agertzen dira lehenengo tokian sortutako enpresa barrien % 66,7gaz. Zerbitzuetan 1.660 enpresa barri eratu dira 2007ko lehenengo bederatzi hilebeteetan eta, horreen artean, 625 Higiezinen Jarduera eta Enpresentzako Zerbitzu arloetakoak dira, 477 Merkataritza sektorekoak (handizkariak zein txikizkariak) eta ibilgailuen konponketa sektorekoak dira, 194 zerbitzu publiko edo personalak dira, 152 Finantza Artekaritzan ari dira, 122 ostalaritzakoak, eta 90 garraio eta komunikazinoen sektorekoak dira. Sektore honeetan guztietan gehikuntzak izan dira enpresa barrien kopuruan.

Eraikuntza sektorean 475 konpainia gehiago eratu dira, 2006ko lehenengo bederatzi hilebeteetan baino 42 gehiago, hau da, Bizkaian sortu diran enpresen % 19,1.

Aztergai dan aldian sortu diran enpresen % 13,6 Industria sektorekoak dira.

Bilbo da Bizkaiko ekintzaileek gogoen daben uria, izan be, 1.143 enpresa barrik bertan daukielako egoitza. Era berean, Getxo 218 enpresagaz, Barakaldo (130), Leioa (64), Galdakao (57), Basauri eta Portugalete (53), eta Erandio (50) be nabarmentzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu