Bilboko barrutietako bulegoek Euskal Herrian aitzindaria dan sisteman oinarritutako itzulpen terminalak ditue
2007-10-29 13:58Bilboko Udaleko Herritarrakazko Harremanen Sailak garatutako ekimena, erabiltzailea zentral bategaz komuniketan dauen hizkuntza-bitartekaritzako telefono-terminalean (eskuko telefonoaren antzekoa) datza, eta bertan tekniko batek egingo dau aldibereko itzulpena.
Bilboko barrutietako bulegoek aldi bereko tele-itzulpeneko zerbitzu sistema barri bat dabe gaurtik aurrera, bakarra Euskal Herrian, edozein egoitzatan informazinoa eskatzeko edo gestinoren bat egiteko. Gaurtik aurrera, barrutietako udal bulego guztiek era horretako terminala dabe etorkinen hizkuntza eta kultura-oztopoak gainditzeko, bardintasunezko zerbitzua eta, era berean, integratzailea bermatuz. Sistema hori, jasotako arretan erraztasuna eta azkartasuna bilatzen dauen atzerriko turistearentzat be onuragarria izango da.
Danetara, 11 terminal instalau ditue bederatzi barrutietako udal bulegoetan eta beste biak erroldearen udal bulegoan eta herritarren arretarako bulego nagusian.
Bilboko Udaleko Herritarrakazko Harremanen Sailak garatutako ekimena, erabiltzailea zentral bategaz komuniketan dauen hizkuntza-bitartekaritzako telefono-terminalean (eskuko telefonoaren antzekoa) datza, eta bertan tekniko batek egingo dau aldibereko itzulpena. Itzulpena jatorrizko interpreteek eta funtzino horretan espezializauta dagozanek egingo dabe.
Ingelesa, frantsesa, alemaniera, arabiera, errumaniera edo txinerako itzultzaileak berehala dira eskura. Halan da be, beste hizkuntza batzuetarako erabiltzaileak gehienez be bi orduko aurrerapenagaz eskatu beharko dau zerbitzua. Itzulpena hainbat hizkuntzatan eskatu daiteke, danetara 32 hizkuntzatan. Sistema horrek, esate baterako, japoniera eta alemaniera lako hizkuntzak aldi berean gaztelaniara itzultzeko aukerea eskaintzen dau.
Itzulpen dispositibo barriek etorkinen kolektibo desbardinen auzoko alkarteen laguntzinoa dabe, izan be, alkarteok ondo ikusten dabe euskeraz edo gazteleraz komuniketako arazoak dituezan kolektiboei, izapideen kudeaketa eta informazinoa errazteko eta azkartzeko neurriak jartea. Era berean, neurri horreekaz herritarrakazko zerbitzua erabat hobetuko dalakoan dagoz.
Terminal horreek Bilboko barrutietako udal-bulego guztietan jartea, barrikuntzea eta teknologia herritarren esku jartea da. Herritarrakazko Harreman Sailaren eretxiz, terminal honeek jartea beste pausu bat da eten bako hobekuntzako eta zerbitzu eraginkorra eta kalidadezkoa eskaintzeko estrategian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!