Guggenheim Bilbao Museoak Jorge Oteizaren ‘Leonardoren omenez’ eskulturea eskuratu dau
2007-09-26 11:09Guggenheim Bilbao Museoak Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003) eskultorearen obra bat eskuratu dau, 2005etik Guggenheim Bilbao Museoak bere bilduma propiorako artista oriotarraren obratik eskuratu izan dituan lau eskulturari gehitu jakona.
Guggenheim Bilbao Museoak Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003) eskultorearen obra bat eskuratu dau, 2005etik Guggenheim Bilbao Museoak bere bilduma propiorako artista oriotarraren obratik eskuratu izan dituan lau eskulturari gehitu jakona.
Museo bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez, ‘Leonardoren omenez’ edo ‘Leonardoren Deikundearen omenez’ (1958) be ezaguna dan obrea, artistearen ibilbide emonkorraren azken etapako lana da, haren ‘Azkena emoten daben obren’ barruan sartzen dana, eta honen barruan Orioko eskultorearen sail adierazgarri eta garrantzitsuentzat hartutakoaren Kutxa Metafisikoak sailari jagoko.
‘Azkena emoten daben obrak’, 1958 eta 1959 urte bitartean eginak, Oteizaren lan esperimentalaren muina dira, adituen arabera eskultura modernoaren eta zehatzago eskultura minimalistearen testuinguruan oihartzun handiena izan dabenak.
Familia esperimental handi honen barruan, ‘Kutxa Metafisikoak’ saila, aurretik egindako maketa eta modeloetan oinarrituta egina, bi triedroek osotutako obrak dira, bata marmolezko oinarri batean finkatuta eta bestea apur bat lekuz mobiduta. Edegiten eta zarratzen diran errezeptakuluak dira, barruko espazioa taupada bat balitz legez erakutsiz, edukin espiritual sakona dauen arnasa balitz bezela, hain zuzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!